(ebaluazioan)
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak parte hartu du “Desgaitasuna duten pertsonen justiziarako sarbidea: eskubideak, aurrerapenak eta erronkak” jardunaldian

2023-10-24

Urriaren 24an, ospatu da
“Desgaitasuna duten pertsonen justiziarako sarbidea:
eskubideak, aurrerapenak eta erronkak” jardunaldia.

 

EDEKAk antolatu du jardunaldi hau
Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

 

Jardunaldia antolatu da desgaitasuna duten pertsonek
Euskadiko Justizian tramiteak edo prozesu legalak
egiteko dituzten zailtasunak aztertzeko.

 

Baita ere, aztertu dira zer konponbide
eman ditzaketen erakunde publikoek
eta arlo honetako profesionalek.

 

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako
pertsona hauek parte hartu dute:

  • Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia
    eta Gizarte Politiketako sailburua.
  • Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea.
  • Marian Olabarrieta, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.
  • Eugenio Artetxe, Justizia zuzendaria.

 

Jardunaldian zehar, Melgosa sailburuak esan du
beharrezkoa dela desgaitasun duten pertsonek
edo ordezkatzen dituzten pertsonek
justizian gehiago parte ahal izatea.

 

Izan ere, desgaitasun duten pertsonak
herritarren ehuneko 6a baino gehiago dira.
Eta gizartearen parte izanik ere,
gainerako pertsonen eskubide
eta aukera berak izan behar dituzte.

 

Desgaitasun duten pertsonak gainerako pertsonak bezala
justiziara iritsi eta parte hartu ahal izateko,
beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak honako hau egitea:

  • Lanean jarrraitzea pertsona horien eskubideak
    errespeta eta bete daitezen.
  • Prozesu-administratiboak haien beharretara egokitzea.
  • Profesionalak eta gizartea sentsibilizatzea
    eta prestakuntza ematea gai horri buruz.

 

Pertsona guztiek justiziara iristen
eta parte hartzen dutela ziurtatzeak
berdintasuna eta inklusioa lortzen lagunduko du.
Horrela, diskriminazioaren aurka ere borrokatuko da
eta gure gizartea bidezkoagoa izatea lortuko da.

 

Horretan guztian lan egiteko
eta ekintza eta politika publiko egokiak sortzeko,
Eusko Jaurlaritzak kontuan hartuko du
Nazio Batuen (NBE) desgaitasuna duten pertsonen
eskubideei buruzko Konbentzioa.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak
Ezintasuna duten Pertsonentzako
Justizia Eskuragarritasunerako Plana dauka.

 

Ezintasuna duten Pertsonentzako Justizia Eskuragarritasunerako Plana

 

Eusko Jaurlaritza plan honetan lanean ari da
desgaitasuna duten pertsonen eskubideak
errespeta daitezen eta gainerako pertsonek bezala
justiziara iritsi eta parte har dezaten.

 

Une honetan, foro bat sortu da
akordioak betetzen direla ziurtatzeko,
plan honetan aurrera egiteko lanean jarraitzen den bitartean.

 

 

 

 

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-10-25

    Justizian sartzeko aukerak emanez, erraztasunak emanez, sarbide-horma burokratiko bat aurkitzen ez badute, sarbide-giltza modu seguruan aurkitzeko moduan aurre egin behar bazaio, baita tarteko epeak daudenean ere.

  • Argazkia Xaver
    2023-10-25

    Dando oportunidades de inclusión también en la justicia con facilitaciones no se encuentren con un muro de acceso burocrático al que haya que enfrentarse en condiciones para dar con la llave de acceso de forma segura obstáculos también cuando hubiera plazos de por medio.

  • 2023-10-24

    Eskerrik asko informazioagatik

  • 2023-10-24

    Muchas gracias por la información

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan