(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 5. Gazte Plana onartu du

2023-10-17

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,
eta Jonan Fernández Trantsizio Sozialaren
eta 2030 Agendaren Idazkari Nagusiak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

5. Gazte Plana

 

Eusko Jaurlaritzak 5. Gazte Plana onartu du.
Plan honen helburua da 2030ean:

  • Gazteen erdiak emantzipatuta egotea
    hau da, modu independentean bizi daitezela.
  • Emantzipatzeko adina 28 urtetik behera izatea.

 

Hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak plan berri honekin
lagundu nahi du gazteak:

  • Emantzipatu ahal izateko.
  • Gizarteko aldaketetan parte har dezaten.

 

Gazte Plana 1999tik dago martxan
eta lehengo urtean ere Gazteriaren Legea onartu zen
gai honetan lanean jarraitzeko.

 

Israel eta Palestinaren arteko gatazka

 

Eusko Jaurlaritzak lan-talde bat sortu du
Israel eta Palestinan gertatzen ari dena aztertu eta jarraitzeko.
Lan-taldea urriaren 24an, asteartea, bilduko da
arratsaldean Lehendakaritzan,
Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan.

 

Bi herrialde horietako gerra
mina ematen ari zaio pertsona askori.
Hori dela eta, talde honek han dauden pertsonei
laguntza bidaltzeko lan egingo du.
Bileran, 500 mila euroko laguntza onartuko da
Palestinako pertsona errefuxiatuei laguntzeko.

 

Gainera, lan-taldeak ere aztertuko du
egoera honek nola eragin diezaiokeen
gainontzeko herrialdeetako ekonomiari.

 

Eusko Jaurlaritzak berriz ere esan du
edozein alderdiren indarkeria eta gerra
egoeraren aurka daudela.

 

Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko dekretua

 

Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartu du
desgaitasuna duten pertsonentzako
lanpostu gehiago egon daitezen.

 

Dekretu honek arautuko ditu pertsona horiek
kontratatzeko programak eta zerbitzuak,
hala nola, lan babestua.
Lan babestuak desgaitasuna duten pertsonak
lanean sartzea sustatzen du.

 

Babestutako lanpostuak pertsona horien beharretara
egokitzen diren lanpostuak dira
eta horrela, ohiko enpresetan lan egin dezakete.

 

Guzti hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak
diru gehiago emango du gai hauetarako:

  • Enpresek desgaitasuna duten pertsona gehiago
    kontrata ditzaten.
  • Lanpostuak pertsona horiei hobeto egokitzeko.

 

Gainera, dekretuak desgaitasun mota ezberdinak dituzten
pertsona gehiago izango ditu kontuan.

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko
laguntzak kudeatzeko akordioa

 

Eusko Jaurlaritzak eta espainiar Gobernuak
adostu dute Berreskuratze, Eraldaketa
eta Erresilientzia Planeko
 laguntzak
nola kudeatu behar diren.

 

Bi gobernuek adostu dute espainiar administrazioaren
tresna informatikoak erabiliko direla bakarrik
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko
laguntza eta kontratuen kasuan.

 

Tresna informatiko horiek balio dute
laguntza horiek modu egokian kudeatzen direla
ziurtatzeko eta iruzur egin ez dadin.

 

Aurtengo martxoan, Eusko Jaurlaritzak
errekurtsoa (kexa) aurkeztu zuen
2023rako Estatuko Aurrekontuen Legearen
arau baten kontra.
Eusko Jaurlaritzak uste zuen arau horrek
ez zuela Euskadiren autogobernua errespetatzen,
hau da, berezko gobernu modua.

 

Emakunderen Beldur Barik programarako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du 3 hitzarmen sinatzea
Emakunderen eta Araba, Bizkaia
eta Gipuzkoako aldundien artean.

 

Horren bidez aldundiei lagundu nahi die
Beldur Barik programa martxan jartzen,
gazteen artean emakumeen aurkako indarkeria saihesteko.

 

Programa honen barruan lehiaketa bat egingo da
12 eta 20 urte bitarteko gazteek parte har dezaten.

 

Gazteek parte har dezakete bideoen bidez.
Bideoetan erakutsi behar dute nola egiten dieten:

  • Aurre emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun-egoerei.
  • Uko emakumeen aurkako indarkeria egoerei.

 

Artxibo berriak Euskadiko Artxibo Historikorako

 

Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatuko du
Bizkaiko Foru Aldundiarekin Sota familiaren
eta Sota y Aznar ontzi-enpresaren artxiboa
katalogatzeko, digitalizatzeko eta ezagutarazteko.

 

2023an hasieran, Sota familiak
Euskadiko Artxibo Historikoari eman zion
haien dokumentu, argazki eta halakoen zati handi bat.

 

Artxibo hori oso garrantzitsua da
Euskadiko historiarako,
gerra zibila eta frankismoagatik
leku desberdinetan sakabanatuta zeuden
dokumentuak berreskuratzen direlako.

 

Hitzarmen horri esker oso garrantzitsua den
material guzti hori katalogatu
eta digitalizatu ahal izango da.
Eta Euskadiko memoria historikoaren alde
lanean jarraitzen lagunduko du.

 

Udaletan euskara erabiltzeari buruzko epaia

 

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa (kexa) aurkeztuko du
Udaletan euskara erabiltzeari buruzko
Euskadiko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du epai hau
Euskadin toki guztietan euskara erabili ahal izateko
egiten den lan guztiaren aurka doala.

 

Bingen Zupiria bozeramaileak esan du
Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarriko duela
epai horren aurka.
Baina gai horri buruzko
zerbitzu judizialaren erantzunaren zain daude.

 

2016an udaletan euskararen erabilera
lantzen duen Udal Legea onartu zen.
Lege horrek Eusko Legebiltzarreko
ia alderdi politiko guztien babesa izan zuen.
Espainiako Gobernuaren babesa ere izan zuen.

 

Baina gero gauzak zaildu egin dira,
alderdi politiko batek euskararen erabileraren gaia
justizia-auzitegietara eraman duelako.
Eta Eusko Jaurlaritzak ez daki
horrek zer ondorio izan ditzakeen.

 

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak uste du
Espainiako Gobernu berriak lan egin behar duela
estatuko hizkuntza guztiak babesteko
eta pertsona bakoitzak nahi duen hizkuntza ofizialean
hitz egiteko eskubidea defendatzeko.
Hizkuntzak komunitate bakoitzaren
identitatearen parte direlako,
baita estatuarenak ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan