(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartu du pertsona guztiek etxebizitza izan dezaten

2023-10-10

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,
eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza,
Etxebizitza eta Garraioko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboaren Dekretua 

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du
Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboaren Dekretua

 

Dekretu honek baldintza batzuk arautzen ditu
pertsonek honako hauek izan ditzaten:

  • alokairuko etxebizitza sozial batean bizitzeko aukera.
  • alokairua ordaintzeko laguntza jaso ahal izatea
    ohiko alokairu-kontratua duten pertsonentzat.

 

Dekretu honekin, Eusko Jaurlaritzak ziurtatu nahi du
Euskadin pertsona guztiek etxebizitza izan dezatela.

 

Gazteak emantzipatzeko planak

 

Eusko Jaurlaritzak udalentzako laguntzak onartu ditu,
gazteentzako emantzipazio planak sor ditzaten.

 

Laguntza horren bidez, udalek herriko edo hiriko gazteek
duten egoera ezagutu ahal izango dute,
baita modu independentean bizi ahal izateko
zer behar duten ere.

 

Eusko Jaurlaritzak iaz ia 60 mila euro
eman zituen gai honetarako.
Aurten udalek askoz diru gehiago jasoko dute,
Eusko Jaurlaritzak 300 mila euro emango baitizkie.

 

Ertzaintzaren eta Lanbideren arteko hitzarmena

 

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena egingo du
Ertzaintzaren eta Lanbideren artean.
Horrela elkarrekin lan egingo dute zerbitzu publikoan
lan egiten duten pertsonen segurtasunean
eta iruzurrari buruz.

 

Hitzarmenak 4 urte iraungo du eta Ertzaintzak eta Lanbidek
elkarrekin lan egingo dute honako hauetan:

  • segurtasuna Lanbideren bulegoetan nolakoa den ezagutzea
  • hor lan egiten duten pertsonek
    zer arrisku jasan ditzaketen ezagutzea
  • jarduteko moduak sortzea
    pertsonek modu seguruan lan egin dezaten.

 

Gainera, Ertzaintzak gai hauek ere landuko ditu:

  • Udal-erroldarekin lotuta,
    zuzena eta legala ez den guztia aurkitzea.
  • Gai hauei buruzko prestakuntza espezializatuak ematea:
  • agiri faltsuak eta iruzurrak.
  • nola babestu genero-indarkeriaren biktimak.
  • Gizarte-laguntzak jasotzen dituzten pertsonei buruzko
    informazioa emateko sistemak sortzea,
    horri buruzko txostenak eskatzen direnean.


Lankidetzarako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du 1,5 milioi eurotik gorako
7 zuzeneko laguntza ematea
garapenerako lankidetzako erakundeei.

 

Laguntza horiek eLankidetzaren bitartez emango ditu,
hau da, Garapenerako lankidetzaren euskal agentziaren bitartez.

 

Laguntza horiekin honako gauza hauek egingo dira:

  • Erdialdeko Amerikako eta Afrikako emakumeak ahalduntze
  • Herrialde arabiarretan maskulinitate berriak bultzatzea,
    hau da, gizon bat nolakoa izan behar den pentsatzen dena aldatzea
    eta horrela, gizonen eta emakumeen arteko
    benetako berdintasuna lortzea.
  • Eguzki-energiari lotutako proiektuak sustatzea Afrikan.
  • Indarkeria jasaten duten herrialde batzuetan
    bake-prozesuak bultzatzea,
    hala nola, Afrikako Aintzira Handietan,
    Mozambiken, Venezuelan eta Kolonbian.

 

Hitzarmena Zinematografiaren Institutuarekin

 

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatuko du
Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA).
Eusko Jaurlaritzak eta ICAAk 2019tik hitz egin dute
hitzarmen hau negoziatzeko eta sinatzeko.

 

Hitzarmen horri esker, ICAAk ia 650 mila euro
emango dizkio Eusko Jaurlaritzari euskarazko film,
dokumental eta telesail gehiago egin,
ezagutarazi eta ikusi daitezen.

 

Laguntza berri honekin, Eusko Jaurlaritzak
3,2 milioi euro baino gehiago izango ditu guztira gai hauetarako.
800 mila euro erabiliko ditu euskarazko filmak,
dokumentalak eta telesailak egiteko.

 

Euskal herritarren egoera Israelen eta Gazan

 

Eusko Jaurlaritzak esan du kezkatuta dagoela
Israelen eta Gazan dauden
Euskadiko pertsonen egoerarekin,
lurralde horretako indarkeria eta gerra une honetan.

 

Eusko Jaurlaritza hitz egiten ari da
Espainiak Israelen duen kontsulatuarekin,
han dauden euskal herritarrak nola dauden jakiteko
eta eskatzeko behar den guztia egin dezatela,
ondo egon eta itzuli daitezen.

 

Bingen Zupiria bozeramaileak esan du
edozein alderdiren indarkeria eta gerra
egoeraren aurka daudela.

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan