(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco : Auzitegi Konstituzionalak ez du Udal Legea errespetatu, nahiz eta ez duen inongo arazorik sortu Euskadin

2023-07-11

 

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen,
Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Udal Legeari dagokionez

 

Eusko Jaurlaritzak uste du Auzitegi konstituzionalak
ez duela Udal Legea errespetatu.
Lege hori 2016an onartu zuen Eusko Legebiltzarreko
ia alderdi politiko guztien babesarekin.

 

Bingen Zupiriak esan du Eusko Jaurlaritzak
ez duela auzitegiaren epaia ezagutzen,
bakarrik auzitegiak argitaratutako prentsa oharra.

 

Baita ere prentsa oharra argia ez dela esan du,
adierazten duelako euskararen erabilerak
lehentasuna duela Euskadiko udaletan.
Eta hori ez da legeak dioena.

 

Lege honen 6. artikuluak dio euskara eta gaztelania
Euskadiko bi hizkuntza ofizialak direla
eta udalek zerbitzuak emango dituztela
herritar bakoitzak aukeratzen duen hizkuntzan.

 

Sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak
gai hauen aldeko apustua egiten duela:

  • euskararen erabilera lan hizkuntza bezala sustatzea
  • herritarren hizkuntza eskubideak defendatzea
  • euskararen erabilera bultzatzea.

 

Euskadi Europako eskualde berritzaileenen artean

 

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du
“Regional Innovation Scoreboard (RIS) 2023” txostena.
Txosten hori Europako Batzordeak argitaratzen du
eta Europako eskualdeetako berrikuntza ebaluatzen du.

 

2023ko txostenak dio Euskadi berrikuntzan
gehien hobetu den Europako eskualdeetako bat dela.

 

Emaitza onak lortzen dituen eskualdeetako bat da,
honako hauek dituelako:

  • Ondo trebatutako pertsona gazteak.
  • Bizitza osoan ikasten jarraitzen duten pertsonak.
  • Produktu berrien salmenta asko.
  • Inbertsio handia berrikuntza-jardueretan,
    adibidez, diseinuan, marketinean...

 

Hauteskundeen materialak hobetzeko dekretua

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du Eusko Legebiltzarreko
hauteskundeetan erabiltzen diren
materialak eta dokumentuak hobetzeko dekretua.

 

Dekretu honekin hobekuntza hauek egingo dira:

  • Testuak hizkuntza inklusiboago batera egokitzea, hau da,
    pertsonak sexu edo genero-identitateagatik baztertu gabe
    idatzita dauden hizkuntza batera.
  • Internetetik deskargatu ahal izango den boto-txartela sortzea,
    Euskaditik kanpo bizi diren pertsonek
    botoa eman ahal izan dezaten.
  • Justifikazioa Internet bidez aurkeztu ahal izatea,
    Hauteskunde Mahaian egon behar diren
    baina joan ezingo diren pertsonentzat.

 

Euskaraz 6 lege eguneratzeko dekretua

 

Eusko Jaurlaritzak dekretu batzuk onartu ditu
euskaraz dauden 6 dekretu eguneratzeko.

 

Honekin ziurtatu nahi du lege horiek
euskaraz zuzen idatzita daudela
eta euskaraz eta gaztelaniaz gauza bera esaten dutela.

Horren ondorioz, ez da arazorik edo zalantzarik egongo
eta legea argia izango da ezartzen denean.

 

Onartutako laguntzak

 

  • Euskal etxeak eta euskal etxeen federazioak:
    milioi 1 euro Euskaditik kanpo dauden euskal etxeei
    ohiko gastuak ordaindu eta jarduerak egiten
    jarraitu ahal izateko.
    Batez ere, gazteentzako, emakumeentzako jarduerak,
    memoria historikoarekin zerikusia dutenak…

 

  • Itunpeko zentroak: ia 14 milioi euro
    irakasleek enpleguak mantendu ahal izateko
    eta irakasleen erretiroagatik aldaketak errazteko.

 

  • Hirigintza inklusiboa.

Laguntza horiek honako hauek ziurtatzeko balioko dute:
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
herri eta hirietan zerbitzuak ematen diren
eraikin eta tokietan sartzeko eta erabiltzeko.

- Espazio publikoak seguruak direla emakumeentzat.

 

  • Tximist proiektua: 150 mila euro Arabako Ikusentzunezko SLUri,
    euskarazko informazioa sortzeko sare sozialetan eta Interneten.

 

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea:
    350 mila euro irakurketa sustatu
    eta liburutegietako zerbitzuak gehiago erabil daitezen.

 

  • Esklerosi anizkoitzari buruzko ikerketa-proiektuak:
    Eusko Jaurlaritzak onartu du
    Esklerosi anizkoitza ikertzeko proiektuak deitzea,
    EITB Maratoia 2022an jasotako diruarekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan