
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluko berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak
eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.
Unibertsitatea eta ikerketa
Eusko Jaurlaritzak apustu handia egin du
unibertsitate eta ikerketaren alde azken urteetan.
Orain 45 milioi euro gastatzea onartu du honako hauetarako:
- Unibertsitateko ikasleentzako bekak: 28,5 milioi euro.
Kopuru hori handiago izan daiteke
behar duten familia gehiago badaude.
Beti ere, baldintzak bete behar dituzte.
- Doktorego-aurreko laguntzak: 11,2 milioi
Kopuru hori handitu egin da beste urteekin alderatuta.
Laguntza hori doktoregoa lortu baino lehen unibertsitatean
ikerketa egiten duten ikasleen prestakuntzarako da.
Orain doktoregoa lortu duten ikasleek ere
jaso dezakete 4 urtez.
- Doktorego-ondoko laguntzak: 5,4 milioi euro.
Kopuru hori 88 ikertzaileen artean banatuko da
3 urteko kontratuan zehar eta 4. urte batez luza daiteke.
- IKAS-IKER bekak: 330 mila euro.
Kopuru hori oinarrizko ikerketa lanetan
parte hartzen duten ikasleentzat dira.
- Kongresu eta bilkura zientifikoak: 200 mila euro.
Kopuru hori aurtengo azken 6 hilabeteetan egingo diren
mota horietako ekitaldiak egiteko dira.
Emantzipa programa
Eusko Jaurlaritzak onartu du Emantzipa programako laguntzak
nola emango diren arautuko duen dekretua.
Programa honek gazteei lagundu nahi die
modu independentean bizi ahal izateko.
Onartutako beste laguntzak
- Osalan: 400 mila euro laneko segurtasun
eta osasunari buruzko ikerketa proiektuetarako.
Baita “safera” europar programaren barruan daudenentzat ere.
- INDARTU programa: 23 milioi euro.
Kopuru hori enpresa eta zentro teknologikoentzako
dirulaguntzetarako izango da.
- AZPITEK programa: 6,7 milioi euro.
Kopuru hori izango da Euskadiko trantsizioekin lotutako
zientzia eta teknologia proiektuetarako.
- FINKATUZ funtsa: 300 milioi
Kopuru horrek Finantzen Euskal Institutuari
erabaki gehiago hartzeko ahalmen handiagoa emango dio.
- Elkargirekin
Honek balioko du sozietate horrek
2023an ETEentzako eta autonomoentzako
kredituetan gastatu duena ordaindu ahal izateko.



