(ebaluazioan)
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak aitortzen du “Euskal Gorrak” erakundearen lana pertsona gorrekin

2023-06-17

Gaur Estibalizko santutegian, Araban, ospatu da
Euskal Gorrak gorren elkarteen federazioaren 45. urteurrena.
Ekitaldi honetan Fernando Pascual Amorrortu sariak eman dira.

 

Ospakizunean 260 pertsonak parte hartu dute.
Eusko Jaurlaritzaren aldetik Irune Muguruza egon da,
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko
Familia eta Haurtzaroko zuzendaria dena.

 

Han egon dira ere Barkatxo Tejeria,
Eusko Legebiltzarreko presidentea,
Emilio Sola, Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua
eta Aitor Bedialauneta, Euskal Gorrakeko lehendakaria.

 

Irune Muguruzak esan du gizarteak eta erakundeek
lanean jarraitu behar dutela pertsona gorren
erabateko inklusioa lortzeko gure gizartean,
gizarte-bizitzan parte hartu eta goza dezaten.
Horretarako, gazteek zeregin garrantzitsua dute
inklusio horretarako ideiak eta konponbideak
eman behar dituztelako.

 

Eusko Jaurlaritzako “Desgaitasuna duten
Pertsonak Justiziara Iristeko Plana” ere aipatu du.
Plan hau pertsona guztientzat
justizia irisgarriagoa izateko da.

 

Erakundeetako ordezkarien hitzaldietan
zeinu hizkuntzako interpreteak izan dira.
Muguruzak isiltasunaz ere hitz egin du.
Estibalizko santutegia isiltasunerako eta naturarako lekua da.
Pertsona gorrek asko dakite isiltasunaz
eta hau nola erabili hitz bihurtzeko.


Gaur egungo gizartean elkarrekin bizi dira
entzule mundua, entzuten duten pertsonak
eta entzule ez diren pertsona gorrak.
Horregatik, Muguruzak esan du laster lortuko dela
gure gizarte-bizitzako ekintza guztietan
pertsona gorren beharrak kontuan hartzea.


Ospakizunean zeinu hizkuntzan meza,
bizikleta ibilaldia, bazkari herrikoia eta jolasak izan dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan