(ebaluazioan)
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiei

2023-02-20

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia
eta Gizarte Politiketako sailak laguntza berri bat emango die
3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiei.

 

Euskadin, azken urteetan are eta haur gutxiago jaiotzen dira.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzak familiei lagundu nahi die
seme-alabak hazten eta mantentzen,
horrela nahi duten seme-alabak izan ditzaten.

 

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euro gastatuko ditu
laguntza honetan.

 

Martxoaren 1etik aurrera eskatu ahal izango da
eta 65.000 pertsona baino gehiagok eskatu ahal izango dute.

 

Laguntza berri hau haur gehiago jaiotzeko
sortu den 2030eko Erronka Demografikorako
Euskal Estrategiaren barruan dago.

 

Gainera, UNICEFen lehen 1.000 eguneko
Programarekin ere bat dator.
Programa honek administrazio publikoei eskatzen die
familiei laguntzeko haurraren bizitzako lehen hiru urteetan.

 

Nork eska dezake

 

Laguntza berria eska dezakete baldintzak betetzen
eta 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten
familiek guztiek.

 

Baita ere, eskatu ahal izango da
2023 baino lehen jaio diren
eta 3 urtetik beherako haurrentzat.

 

Laguntza hori honako familiek ere eska dezakete:

  • 3 urtetik beherako seme-alaba adoptatuak
  • adopzio aurreko bizikidetzarako prozesuan

 

% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna
edo mendekotasun egoera aitortua duten seme-alaben senideek,
400 euroko laguntza bikoitza kobratuko dute hilero.

 

2 haur baino gehiago adoptatzen
edo erditze berean 2 edo seme-alaba gehiago
duten familiek (bikiak, hirukiak…)
ordainketa bakarreko aparteko laguntza jaso dezakete.
Laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da
seme-alaba kopuruaren
eta familiaren diru-sarreren arabera.

 

Zenbat jasoko dute familiek

 

Familiek 200 euro jasoko dituzte hilean
3 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko,
jaiotzetik 3 urte bete arte.
Guztira, 2.400 euro jasoko dituzte urtean.

 

Laguntza ematen zaien familiek ere jasoko dute
2023an pasa diren urtarrileko eta otsaileko dirua.

 

Gainera, familia ugariek, hau da,
3 seme-alaba edo gehiago dituztenek,
100 euro kobratuko dute hilean
haurrak 3 urte dituenetik 7 urte bete arte.

 

Laguntza hori ere eska dezakete
beste laguntza hauek jasotzen dituzten familiek:

  • haurtzaindegi zerbitzua doan (Haurreskolak)
  • kontziliaziorako laguntzak
  • zerga-kenkariak, hau da,
    zerga gutxiago ordaintzea.

 

Informazio gehiago jakiteko

 

Otsailaren 20tik aurrera, interesa duten pertsonek
informazioa eskatu eta dudak argitu ahal izango dituzte
honako hauen bidez:

  • 945 062 040 telefonoan
  • web-orri honetako galdera eta erantzunen atalean: eus/hilekolaguntzak

 

Nola eta noiz eska daiteke laguntza berria

 

Laguntza hori eska daiteke
2023ko martxoaren 1etik urriaren 31ra.

 

Laguntza berria honela eska daiteke:

 

  • aurrez aurre:
    • Donostiako, Bilboko eta Gasteizko Zuzenean bulegoetan
    • posta bulegoetan
    • udaletxeetan

 

  • Interneten: beharrezkoa da gako
    edo identifikazioren bat izatea Interneten tramiteak egiteko.
    Adibidez, NAN elektronikoa, BAKQ…

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-02-21

    Baliteke baliabide gehiago behar izatea aldaketaren ondorioz sortzen ari diren gaixotasunen kasuan, baina ez dakigu nondik datorren, eta ez du bultzatzen egungo egoeran seme-alabak izatera, baldin eta, gainera, laguntza judizialeko neurriak daudenean, gaitzak dituzten pertsonek hala behar badute, justifikatu ahal bada.

  • Argazkia Xaver
    2023-02-21

    Puede hasta necesitar más recursos en caso de enfermedades emergentes del cambio vivimos se desconoce su origen y no anima en el escenario actual, a tener una prole, cuando además hay ley medidas de apoyo judicial personas con dolencias lo necesiten se pueda justificar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan