
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluko berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.
Hezkuntzako dirulaguntzei dagokienez
Eusko Jaurlaritzak onartu du Hezkuntza Sailaren
2023. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.
Bildarratzek azaldu du plan horrek balioko duela
euskal hezkuntza sisteman
gauzak ondo egiteko, eraginkorrak eta gardenak izateko.
2023an, Eusko Jaurlaritzak emango ditu
175 milioi eurotik gorako dirulaguntzak.
Diru horrekin bekak eta laguntzak emango dira:
- eskolatzerako
- unibertsitaterako
- Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasleen
eta ikertzaileen mugikortasunerako.
Zor publikoari dagokionez
Eusko Jaurlaritzak baimena eman du
ia 1.200 milioi euroko maileguen zor publikoa jaulkitzeko.
Hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko
Aurrekontu Orokorren Legearen barruan sartzen da.
Europar funtsen banaketari dagokionez
Eusko Jaurlaritzak onartu du Europar Batasuneko
funtsak banatzea zainketen ekonomiari
eta berdintasun- eta gizarteratze-politikei buruzko
proiektuak finantzatzeko.
Erakundeen arteko banaketa horrela geratu da:
- Eusko Jaurlaritzarako: 4 milioi euro baino gehiago.
- Arabako Foru Aldundirako: 5 milioi euro baino gehiago.
- Bizkaiko Foru Aldundirako: 17 milioi euro baino gehiago.
- Gipuzkoako Foru Aldundirako: 11 milioi euro baino gehiago.
Proiektuak gizarte-zerbitzuak modernizatzeko
eta indartzeko izango dira,
batez ere, pertsonen iraupen luzeko zainketara zuzenduak,
berritzaileak eta pertsonarengan zentratuak direnentzat.
“Berdintzen” bekei dagokienez
Eusko Jaurlaritzak onartu du 4 beka ematea,
beka bakoitza 7.500 eurokoa,
euskarari eta genero-berdintasunari buruzko
ikerketa-lanak egiteko.
Lehendakariaren eta Calviñoren arteko bilerari dagokionez
Datorren ostiralean, Urkullu lehendakaria
eta Nadia Calviño Ekonomia ministroa bilduko dira.
Bilera izango da Espainiako gobernuari eskatzeko
Eusko Jaurlaritzak gobernuarekin Europako funtsen
kudeaketa bateratua egitea.