(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluko berriak

2021-12-28

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan

eta erabaki batzuk hartu ditu.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak

hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Lurraldeetarako diru-banaketa

 

Gobernu Kontseiluak onartu du 188 milioi euro banatzea

hiru lurraldeen artean: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa.

Diru hori Espainiako Gobernuaren funtsetatik dator,

eta autonomia erkidegoei ematen die

pandemiaren ondorioei aurre egiteko.

Diru hori nola banatzen den adosteko

Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua bilduko da.

Bilera Internet bidez egingo da.


Euskadik pasa den abuztuan 644 milioi euro jaso zuen.

Horrela banatuko da:

  • 456 milioi euro Eusko Jaurlaritzarentzat.

  • 188 milioi euro lurraldeentzat:

    Arabarentzat, 94 Bizkaiarentzat eta 62 Gipuzkoarentzat.

 

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza berria Parisen

 

Gobernu Kontseiluak onartu du Eusko Jaurlaritzako

ordezkaritza berria sortzea Parisen, Frantziako hiriburuan.

Euskadik beste 6 ordezkaritza ditu mundu osoan zehar.

Ordezkaritza berri hori beste urrats bat da nazioartekotze-estrategian,

hau da, Euskadi beste herrialde batzuetan presente egotea.

Horrek atzerrian Euskadi Basque Country marka indartzeko balio du.

Gainera, Parisen ordezkaritza izatea garrantzitsua da,

Euskadi eta Frantzia gai amankomun askok batzen dituelako.

Euskadik produktu asko saltzen dizkio Frantziari,

eta bi herrialdeetako erakundeen arteko lankidetza dago,

hala nola Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearena.


Gobernu Kontseiluak hitzarmena onartu du

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun

eta Hiri Agenda Ministerioaren artean

diru-laguntzak emateko eraikin publikoak birgaitzeko.

 

Euskadirentzat 22 milioi euro baino gehiago iritsiko dira.

Diru hori etorriko da pandemiaren ondorioei aurre egiteko

Europar Batasuneko herrialdeen artean

banatu diren Europako funtsetatik.

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko aukeratu ditu

birgaitu beharreko eraikinak, jasangarriagoak izan daitezen

eta energia gutxiago gasta dezaten.

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartu du

2 milioi euro ematea euskarazko eduki digitalak

ortzeko proiektuak dituzten ikastetxeei

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleentzako.

 

Gobernu Kontseiluak onartu du

Kiroleko dopinaren aurkako legea aldatzeko proiektua.

Lege hori 2012an onartu zen eta bigarren aldiz aldatuko da.

Aldatu egingo da 2021eko urtarrilean indarrean sartuko delako

Dopinaren aurkako Munduko Kodea aldaketa berriekin.

 

 

Pandemiaren egoerari buruz

 

Osasun sailburuak, Gotzone Sagarduik,

Euskadin koronabirusaren azken datuak eman ditu:

kutsatutako eta ospitaleratutako pertsonen kopurua.

 

Baita ere azaldu du pertsona ahulenengan,

hau da, gaixotzeko arriskua handiena dutenengan

nola egingo duten miaketa,

kutsatuekin kontaktuan egon diren pertsonen jarraipena.

Sailburuak txertaketari buruzko berriak ere eman ditu.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan