(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluko berriak

2021-12-21

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan

eta erabaki batzuk hartu ditu.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak

eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak

hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Euskadi Bono Denda

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadi Bono Dendarako kreditua

2 milioi euro gehiago handitzea.

Bonu hauek tokiko dendetan beherapenekin erosteko balio dute.

 
Ekimen hau 2020an hasi zen eta oso ondo atera zen:

bonuen ia % 90 erosi eta gastatu zen.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak berriro egitea erabaki zuen.

Bigarren fasea urtarrilaren 10ean hasiko da.

Ia 300 mila bonu jarriko dira salgai.

2 milioi eta erdi euroko gastua da.

 

Guztira, Euskadi Bono Dendarako

7 milioi euro baino gehiago eman dira.

Gehiena Eusko Jaurlaritzak jarri du eta gainerakoa

ekimenarekin bat egin duten Euskadiko Udalek.


Hurrengo EPEei buruz                                                 

 

Eusko Jaurlaritzak EPE bat onartu du,

2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza,

4.000 plaza ingurukoa.

 

Horrela, aldi baterako lanpostu gutxiago egotea lortu nahi da

eta egonkortasuna eta lanpostu finkoak eman nahi zaizkie

Euskal Administrazio Publikoko langileei.

 

Aterako diren plazak honako hauek izango dira:

  • 435 Administrazio Orokorrerako

  • 856 Hezkuntzarako

  • 424 Ertzaintzarako

  • 273 Osakidetzarako.

 

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza hauek ematea onartu du:

 

  • Santurtziko Udalari 3 milioi euro baino gehiago

    Aurora Vildosola auzoa hobetzeko.
  • Bilboko Arte Ederren Museoaren Fundazioari

    12 milioi euro baino gehiago,

    museoa handitzeko eta berritzeko obra egiteko.

  • Euskal Eskubaloi Federazioari 38 mila euro

    Basque Country Cup antolatzeko.

  • Soka Getxo Elkarteari 50 mila euro baino gehiago

    Munduko Sokatira Txapelketa antolatzeko.

  • Euskal Halterofilia Federazioari 15 mila euro

    nazioarteko txapelketetan halterofiliako euskal selekzioaren

    partaidetza-gastuak ordaintzeko.

 

Koronabirusari buruz

 

Sagardui sailburuak azken datuak eman ditu

koronabirusaren egoerari eta txertaketa-prozesuari buruz Euskadin.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • 2021-12-22

    Es muy triste ver como nuestros gobernantes (ejecutivos y legisladores) se acomodan en la complacencia de las recomendaciones de forma reiterada y no adoptan medidas mas certeras para luchar contra la pandemia, desafiando si hace falta al poder judicial. Han perdido la referencia de la verdadera autoridad en esta materia que es la sanitaria.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan