(ebaluazioan)
Berriak Segurtasuna

Nola saihestu etxebizitzetan lapurretak Eguberrian? Ertzaintzaren gomendioak

2021-12-20

Orokorrean etxebizitzetan:

 

  • Ez fidatu auzokideen komunitateetan sartzen diren
    eta etxeei edo auzoari buruzko informazioa lortzeko
    aitzakia arraroak erabiltzen dituzten pertsonengan.
    Zer egin? SOS-Deiak 112 telefonora deitu
    eta zalantza edo susmoak kontatu.
  • Egiaztatu plastikozko markak, itsasgarri-hariak,
    edo beste seinaleak dauden etxeetako ateetan.
    Zer egin? Ertzaintza edo Udaltzaingora deitu, ezer ukitu gabe.
    Lapur taldeek erabiltzen dituzten moduak dira
    jakiteko zein etxe dauden hutsik eta noiz.
    Horrelako markak jartzen dituzte atearen beheko aldean,
    hor gutxiago begiratzen dugulako.
  • Itxi giltzaz etxeko atea beti,
    baita barruan gaudenean ere eta, batez ere, gauez.
    Bi bueltarekin itxi, nahiz eta etxetik kanpo denbora gutxi egon.
    Giltzarik gabe ixten badugu,
    erraza da atea irekitzea sarraila kaltetu gabe.
  • Susmoa eman etxean norbait dagoela, nahiz eta gu ez egon.
    Adibidez, postontzian ez utzi gutunak pilatzen.
    Konfiantzazko pertsona bati eskatu
    husteko noizean behin, etxea bisitatzeko.
    Utzi harremanetarako zenbaki bat
    larrialdi-kasuetan gu aurkitzeko.
    Irrati edo telebista batekin konekta daitekeen
    korronte elektrikoko tenporizadore bat erabili,
    barruan jendea dagoela eman dezan.
  • Instalatu bideozaintzako kamerak edo irekitze-sentsoreak
    ateetan eta leihoetan.
  • Segurtasun-sistemak instalatu, hala nola bumping
    edo zulagailu kontrako sarrailak, hauek haustea eragozteko.
    Irudiak grabatzen dituzten behatxuloak
    eta atezain automatikoak ere badaude.
  • Ez argitaratu sare sozialetan bidaia-planik, oporrik.
    Etxean ez gaudela erakusten die lapurrei.
  • Atariko atea itxi.
    Etxean zaudenean beti erantzun atezain automatikoari.
    Lapurrek behin eta berriz txirrina jotzen dute,
    besteak atean dauden bitartean
    etxean mugimendurik dagoen entzuten.
  • Etxean egon daitezkeen balioa duten gauzen
    zerrenda egin: artelanak, bitxiak…
    Atera argazkiak eta serie-zenbakiak apuntatu.
    Gorde itzazu kutxa gotor batean.

 

Gainera, txaletetan eta beheko solairuetako etxeetan:

 

  • Burdin hesiak jarri kanpotik erraz iris daitekeen leihoetan.
    Barra batetik bestera 12 zentimetro baino gehiagoko
    tartea egon behar da.
  • Arreta jarri balkoi, teilatu-hegal, hormetako irtengune,
    hoditerietatik gertu dauden leiho edo terrazei.
    Hemendik erraz igo daitezke lapurrak.
  • Auto-babeseko gailu elektronikoak edo neurriak jarri,
    irudiak grabatzen dituztenak, baita iluntasun osoan ere.
  • Arreta jarri teilatuko eta garajeko ateei.
    Etxea zuzenean aparkalekuarekin lotuta badago,
    itxaron garajeko ate automatizatuak itxi arte.

 

Lapurtzen badute

 

Zer egin sartu badira eta lapurtu badute?

Ez ukitu ezer, ez jarri gauzak bere lekuan.


Deitu Ertzaintza edo Udaltzaingoei 112ra.


Horiek etxea ikuskatu dutenean,

egindako kalteen eta lapurtutako objektuen zerrenda egin.


Idatzi aparatu elektronikoen eta bitxien markak,

modeloak eta serie-zenbakiak.


Horrek lapurretagatik salaketa jartzean balioko du.

 

Zer egin lapurrak barruan aurkitzen badituzu?

Ez aurre egin.


Ahal baduzu, argazkiak atera, errazago identifikatzeko

eta begiratu nola ihes egiten duten eta zer norabidetan.


Gero deitu Ertzaintzari 112ra. 

 

Nola lagundu Ertzaintzari herritar bezala?

Bizilagunen etxeko mugimenduak zelatatzen egon daitezkeen

ibilgailu edo pertsona susmagarriak daudela susmatzen baduzu,

deitu 112 telefonora.

 

Garrantzitsua da poliziari adieraztea pertsona horien

ezaugarri fisikoak (altuera, ile-kolorea, arropa…)

eta autoaren matrikula, marka eta modeloa.

 

Ertzaintzara abisa daiteke bere APParen bidez.


APParekin telefono-dei, testu mezu, posta elektroniko

edo whatsapp bidez harremanetan jar daiteke.

 

Ez zalantzarik izan deitzeko unean.


Hobe da alarma faltsua izan dela egiaztatzea,

ondoren lapurreta bat gertatu dela egiaztatzea baino.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan