
Osakidetzako EPErako eskabideak urtarrilaren 25etik aurrera aurkez daitezke
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira
2018-2019ko EPEren deialdirako oinarriak.
Osakidetzako web-orrian aurki daitezke:
- EPEri buruzko informazioa
- gaitegi orokorra
- kategoria bakoitzeko gaitegia
EPE bi fasetan banatuko da
eta 3.535 plaza eskainiko dira.
Lehen fasea
Eskabideak aurkez daitezke urtarrilaren 25etik
otsailaren 24ko arratsaldeko 2ak bitartean.
Fase honetan 1.611 plaza eskainiko dira, 19 kategoriatan bananduta.
Plaza asko Lehen Mailako Arretarako dira
(322 Familia Medikuntzarako eta 62 Pediatriarako).
Beharrezkoa da Lehen Mailako Arretako langile gehiago izatea
eta plaza horiek balioko dute
langileek lan-postu egonkorragoa izateko.
Azterketak maiatza eta uztaila bitartean izango dira ziurrenik.
Aurrerago emango da informazio gehiago
probak egiteko lekuari, egunari eta orduari buruz.
Bigarren fasea
Fase hau 2022ko udaberrian hasiko da.
Gainontzeko kategorietarako 1.924 plaza eskainiko dira.
Gardentasun bermearekin
Osakidetzak dio EPE honek bermatuko duela
plazak lortzen dituzten pertsonak profesional onenak izatea.
EPE egingo da pertsonen berdintasuna,
merezimenduak eta gaitasuna kontuan hartuta,
eta prozesua izango da objektiboa, inpartziala,
gardena, arina eta fidagarria.
Hori guztia betetzeko, Osakidetzak hainbat neurri ezarriko ditu
epaimahaietan parte hartzen duten pertsonen inguruan:
- gutxiago izango dira eta zozketa bidez hautatuko dira
- jokabide-kode bat bete behar dute
- gidaliburu bat egongo da azterketa prestatzen dutenentzat
- epaimahai bakoitzak erabaki ahal izango du azterketak prestatzen dituen
edo epaimahaitik kanpoko norbaiti eskatzen zaion lan hori
- azterketaren zati praktikoa ez da pertsona bakar baten esku egongo
- azterketetan ausazko elementuren bat sartuko da,
ziurtatzeko inork ez dakiela ezer azterketari buruz egin aurretik.