(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Neikerrek saritu ditu lehen sektoreko ikerkuntzari buruzko euskarazko artikuluak

2021-11-29

CAF-Elhuyar sariak urtero ematen dira duela 6 urte.


Sari horien helburua da euskarazko ikerketa zientifiko eta teknologikoen

hedapena aitortzea eta sustatzea.


Aurten, sarien leloa da

“Zientzia eta irudimena, etorkizuneko giltzak”.

 

Sari horien barruan, NEIKERek 2 mila euroko sari berezia emango dio

lehen sektorearekin lotutako artikulurik onenari.

 

Eva Ugarte NEIKEReko zuzendariak azaldu du

sari honek zerikusi handia duela NEIKERen egiten dutenarekin:

ezagutza eta irtenbide berriak garatzea

nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza industriak

lehiakorra eta jasangarria izan daitezen.

 

Nola parte har daiteke NEIKERen?

 

NEIKER sariaren lehiaketan parte hartzeko

lanak 2022ko otsailaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira.


Bi modutara egin daiteke:

 

Nola parte har daiteke gainerako sarietan?

 

NEIKER sarira aurkezten diren pertsonak

CAF-Elhuyarren gainerako sarietara ere aurkeztu daitezke.


Sari hauek egile eta sortzaileen bila dabiltza,

zientziaren bidez euskal gizartearen

etorkizuneko erronkei erantzuten dietenak: klima larrialdia,

desberdintasun sozialak edo aniztasuna.

 

Euskarazko artikuluak 3 kategoriatan aurkez daitezke:

  • Artikulu originalak: lan orokorrak eta doktorego tesiak.
    Kategoria honen saria 2 mila eurokoa da,
    Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza
    eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura.
  • Zientzia kazetaritzako lanak.
    Kategoria honen saria 2 mila eurokoa da,
    Elhuyar aldizkariaren urtebeteko harpidetza
    eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura.
  • Sorkuntza beka: zientzia eta teknologia
    gizartearekin lotzen dituzten proiektuak.
    Saria 5 mila euroko dirulaguntza izango da
    proiektua garatzeko eta eskultura bat.

 

Lehiaketako oinarriak kontsulta daitezke hemen.

 

NEIKER saria 2016an sortu zen,

NEIKER eta Elhuyar Fundazioaren arteko

lankidetza hitzarmen baten ondorioz.


Ikerketa munduan euskara sustatu nahi zuten.

 

Bi erakunde horiek ere elkarlanean ari dira

nekazaritzako sektoreari buruzko euskarazko hiztegi bat sortzeko.


Eta NEIKERek Zientzia Azokan parte hartzen du.


Azoka horretan gazteak sektore honetako ikerkuntzara

hurbildu nahi dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan