
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,
eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia
eta Gizarte Politika sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.
Azaroaren 25a: Emakumeen kontrako indarkeria
desagerrarazteko eguna
Gobernu Kontseiluak adierazpen instituzionala onartu du
azaroaren 25a dela eta.
Artolazabal sailburuak prentsaurrekoan irakurri du.
Eusko Jaurlaritza emakumeen kontrako
indarkeria mota guztien aurka dago
eta lanean jarraituko du emakumeak bizi ahal izateko
indarkeriarik gabeko gizarte batean.
Eusko Jaurlaritzak gogoratu ditu eta laguntza adierazi die
indarkeria matxistaren biktima diren eta bizirik atera diren
emakume guztiei eta baita beraiekin lan egiten duten profesionalei ere.
Adierazpenean ere aipatzen da Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako Legearen aldatzea onartuko dela.
Eta horrek balioko duela Eusko Jaurlaritzak
indarkeria mota horrekin bukatzeko
berdintasun politikak lantzen jarraitzeko.
Sailburuak hitz egin du ere Eusko Jaurlaritzak
egindako azterlanaren ondorioei buruz.
Azterlanak erakusten du euskal gizarteak nola ikusten duen
emakumeen aurkako indarkeriaren arazoa:
- Lehen baino konprometituago eta sentsibilizatuago dago.
- Gero eta neurri gehiago eskatzen ditu arazo horrekin bukatzeko.
Diru-laguntzak
Gobernu Kontseiluak laguntzak gehitzea onartu du
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun
eta Ingurumen Saileko programa hauentzako:
Bilakatu, Emaitek, Azpitek eta Hazitek.
Saileko beste programa batzuetan
gastatu ez den dirua erabiliko da.
Gobernu Kontseiluak onartu du 5 milioi euro ematea
Euskal Autonomia Erkidegoko egunkari eta irratientzako laguntzetan.
Laguntza horiek ematen dira komunikabideen sektoreak ere
COVID-19agatik ondorioak jasan dituelako:
egunkari gutxiago saldu dira eta irratian publizitatea gutxitu egin da.
Gobernu Kontseiluak onartu du Errenteriako Udalari
milioi bat euroko laguntza ematea.
Diru hori kultura eta sormen-ekintzailetzako
gune berri bat eraikitzeko da: “Agustinak Sormen Enpresen Zentroa”.
Pandemiaren egoera
Gotzone Sagardui sailburuak azken datuak eman ditu
koronabirusaren egoerari buruz Euskadin.
Baita Eusko Jaurlaritzak datozen egunetan har ditzakeen
neurriez ere hitz egin du.