(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2021-11-09

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan

eta erabaki batzuk hartu ditu.


Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak

eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak

hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria

 

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Euskal Herriko Unibertsitateari

55 milioi euroko diru-laguntza bat emateko,

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria eraikitzeko.

 

Eraikin berria Bilbon egongo da, Basurtuko Ospitalearen ondoan.


Hara, Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako ikasleak joango dira.


Baita Osasun Zientzien arloko master ofizialetako ikasleak ere.


Eraikin berrian ere kokatuko da “Osasun Zientzien Unibertsitate Prestakuntzarako,

Ikerketarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Polo Aurreratua”.

 

Koronabirusaren egoera

 

Osasun sailburuak eman ditu Euskadiko koronabirusari

eta txertoari buruzko azken datuak.


Datuak duela urte bat baino hobeak dira eta hobeto gaude.


Hala ere, neurriak hartzen jarraitu behar dugu: txertoa da hoberena.


Ahaztu gabe eskuak maiz garbitzea, toki itxiak aireztatzea,

jendea ez pilatzea edo maskara erabiltzea.

 

Sailburuak gogoratu du:

  • Txertoa oraindik hartu ez duten pertsonei.
    Txertoa har dezakete hitzordua eskatzen:
    osasun zentroan edo Osakidetzako web orrian.
    Txertoa hartu ez duten pertsonek 4 aldiz aukera gehiago dute
    ospitaleratuta amaitzeko, txertatuta dagoen pertsona batek baino.
  • Abuztuan COVIDa pasatu zutenei.
    Mezu bat jasoko dute mugikorrean (SMSa)
    txertoa hartu dezaketela gogorarazteko.
  • 70 urtetik gorako pertsonei eta immunodeprimitu
    Txertoaren hirugarren dosia jar dezakete.
  • Janssen txertoajaso zutenei.
    Atzotik errefortzu-dosia har dezakete.

 

Errefortzu-dosiari buruz honako hauek hartu behar dira kontuan:

 

  • Ez da beharrezkoa jartzea pertsonak COVIDa pasa bazuen
    lehen dosia jarri baino lehen.
    65 urte edo gehiago dituzten pertsonek errefortzukoa jarri behar dute.
  • 3 hilabete baino gehiago pasatu behar dira lehen dosia eman zenetik.
  • 3 hilabete itxaron behar da errefortzua jartzeko
    lehenengo dosia hartu ondoren COVIDa pasa badu.
  • EMAk onartutako txertoak erabiliko dira: Pfizer edo Moderna.

 

Autonomoentzako eta enpresentzako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du

COVID-19ak eragin dien zenbat enpresa eta autonomok

eskatu dituzten euskal eta espainiar gobernuetako laguntzak.

  • 850 eskaera jaso dira.
  • 370 onartu dira (erdia baino gehiago).
  • Guztira 41 milioi euro eman dira.
  • Guztira 115 milioi euro ematea espero da.

 

Guztira 270 milioi euro zeuden laguntza horietarako.


Gastatzen ez dena politika publikoetarako erabiliko da

ekonomia hobetzen eta enplegua sortzen laguntzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan