(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Agustin Azkaratek eta Ane Zulaikak irabazi dituzte 2021eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariak

2021-11-09

Gaur Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Giza Zientzien, Kulturaren,

Arteen eta Gizarte Zientzien 2021eko sariak banatu dira.


Ekitaldia Gasteizko Santa Maria Katedralean egin da.


Ekitaldira Iñigo Urkullu Lehendakaria joan da

eta politika, kultura eta zientzia munduko beste pertsona asko ere.

 

Musika-emanaldi bat ere egin da

Alexander Gurrutxaga eta Joana Otxoarekin,

2020ko Gazte Sariaren irabazleak.

 

Aurten, Eusko Ikaskuntza sarien irabazleak izan dira:

 

  • Agustin AzkarateEuskal Herriko Unibertsitateko
    Historian doktorea eta Arkeologiako irakaslea.
    Azkarate izan zen Gasteizko Santa Maria Katedrala
    berritzeko plana egin zuena.

 

  • Ane Zulaikaikus-entzunezko sortzailea.
    Saria irabazi duen proiektuak "Emakumeak Blai" du izena
    eta 35 urtetik beherako gazteek aurkeztutako proiekturik onena da.
    Proiektu honek orain arte erakutsi ez diren
    emakumeen historiak kontatzen ditu.
    Historia hauek emakumearen, euskararen eta ondarearen garrantzia
    azpimarratuko duen film labur baten parte izango dira.

 

Agustin Azkaratek eskerrak eman ditu sariagatik

eta bere haurtzaroa eta baserriko familia gogoratu ditu.


Bertatik Anboto eta Udalaitz mendiak ikusten ziren.


Saria Gasteizko hiriari eskaini dio,

han bizi baita duela ia 40 urte eta oso harrera ona egin zion.

 

Azkarateren ustez, Gasteiz beste batzuk baino lehen

gauza berriak egiten dituen hiria da.


Eta oso ondo daki ondarea, natura eta kultura batzen.


Haren ustez, izan ginenaren ondareak eta memoriak

identitate bat ematen die pertsonei eta herriei

eta indartsuago egiten gaitu globalizazioaren aurrean.

 

Lehendakariak eskerrak eman dizkio Azkarate irakasleari

beti Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu delako,

ideiak eta aholkuak ematen.


Eta gogora ekarri du Santa Maria Katedrala berritzeko planean

herritarrek 20 urtez parte hartzeko egin zuen lan garrantzitsua.

 

Ane Zulaika ere zoriondu du

eta esan du gazteen begirada behar dugula

iragana ulertzeko eta gizarte erantzule bat eraikitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan