Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskatzen die maskara erabiltzen jarraitzeko
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan,
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak
azaldu du pandemiaren egoera Euskadin.
Sailburuak esan du oso garrantzitsua dela maskara erabiltzea
pertsona gehiago ez kutsatzeko koronabirusaz.
Eusko Jaurlaritzarentzat birus honi aurre egiteko modurik onenak dira:
- maskara erabiltzea.
- txertatzea.
Euskadin azken asteetan, kutsatzen diren pertsona kopurua
handitu da eta handitzen jarraituko du.
Sailburuak esan du oraindik ez dakitela
kutsatzeen olatu berri batean gauden.
Baina kutsatze kopuru honek ospitaleei eragiten die,
pertsona gehiago ospitaleratu direlako.
Oraingoz, ez daude pertsona gehiago
Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.
Euskadin gaur egun kutsatzen diren pertsonen kopurua
aurreko olatuetan baino gutxiago da.
Eusko Jaurlaritzak uste du hau txertaketari esker gertatzen dela.
Gaur egun Euskadin, txertatutako 1,7 milioi pertsona baino gehiago daude.
Honek esan nahi du txertatuta dagoela
Euskadin bizi diren 12 urtetik gorako pertsonen %90a.
Eusko Jaurlaritzarentzat, hau euskal gizarte osoak lortu duen zerbait da.
Gainera, dagokien pertsonei txertoaren hirugarren dosia jartzen ari zaie.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzak hau hobetu daitekeela uste du,
Euskadin datuak diote 40 urtetik beherako pertsonetan:
- 30 eta 39 urte arteko pertsonen %82a dagoela txertatuta.
- 20 eta 29 urte arteko pertsonen %77a dagoela txertatuta.
Guzti honengatik eta herritar guztiak babesteko,
Eusko Jaurlaritzak eskatzen die oraindik txertatu ez diren pertsonei
haien anbulatorioetara deitzeko
edo Osakidetzako web orriaren bitartez hitzordua eskatzeko.