(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Pipper txakur turista Euskadin barrena dabil

2021-10-11

Pipper txakur turista bat da

eta Pablo Muñoz Gabilondo donostiarrarekin bidaiatzen du.

 

2018tik, Pipperrek txakurrekin joan daitezkeen

toki eta hiriak  bisitatzen ditu.


Orain arte, 100 toki baino gehiagotan egon da

eta Espainiari bira ematen dion lehen txakurra da.

 

Udazken honetan Euskadin zehar bidaiatuko du:

  • Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza
    eta Kontsumo Sailaren kanpaina ezagutzera emateko.

 

Euskadin zehar egingo duten bidaian,

txakurrekin joan daitezkeen hotel, taberna,

jatetxe eta dendak bisitatuko dituzte.


Baita txakurrekin bidaiatu daitekeen garraioak ere.

 

Dog friendly toki guzti hauek ezagutu daitezke

Pipper eta Pablok egingo dituzten bideo erreportajeetan.


Lehenengo erreportajea Arabako Errioxari buruz izango da.


Eta erreportaje hauek sare sozialetan ikus daitezke.

 

Gainera, Pipperrek bere web orria du

eta 100 mila pertsona baino gehiagok jarraitzen dituzte bere abenturak.

Web orria da: http://www.pipperontour.com

 

Web orrian ere badago honi buruzko informazioa:

  • txakurrek bete behar dituzten arauak espazio publikoetan sartzeko.
  • zer arau bete behar dituzten
    txakurrekin bidaiatzen duten pertsonek negozioetan.

 

Gaur egun 4 familiatik 1ek txakurra dauka.


Familia horietan, txakurra familiako beste kide bat da.


Horregatik, txakurra kontuan izaten dute

oporrei eta aisialdiari buruz erabakitzeko.

 

Horregatik, Euskadin gero eta hotel, jatetxe eta garraio gehiagok

zerbitzuak eskaintzen dituzte txakurra duten familia hauentzat.


2018an, Eusko Jaurlaritzak “Euskadi txakurrarekin” kanpaina aurkeztu zuen.


Ondoren, “Txakur hiritarrak” gida argitaratu zuen Gasteizen

txakurrekin bidaiatzen duten familiei eskaintzen zaien zerbitzuekin.

 

Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du kanpaina berri honekin

Euskadi toki ireki eta adiskidetsua izateko

Euskadira txakurrarekin datozen pertsonekin

eta hemen bizi eta txakurra dutenekin ere.

 

Pipper Donostiako turismo gida berriko protagonista da

 

Pipper Donostiako turismo gida berriko protagonista da.


Basquetourrek argitaratu du.


Gidak “Doggyetorri Donostiara” izena du eta komikia da.

 

Komiki honetan beste 25 donostiar txakurrek parte hartzen dute.


Pipper sare sozialetan jarraitzen duten pertsonen artean

zozketa bidez aukeratuak izan dira.

 

Komikiak Pipperrek Donostiara bisitan

egiten dituen gauzak kontatzen ditu.


Adibidez, toki ezberdinak bisitatu, erosketetan ibili,

gastronomiaz gozatu…

 

Honekin ezagutzera eman nahi da

Donostia hiri adiskidetsu eta irekia dela

txakurrekin datozen pertsonekin.

 

Gidaren bukaeran, atal bat dago informazio honekin:

  • txakurrekin bisita daitezkeen garraio,
    negozio eta aisialdirako tokiak.
  • portaera arauak.
  • Donostian txakurrak modu arduratsuan adoptatzeko baldintzak.

 

Gida ikus eta deskarga daiteke hemen klik eginda: https://labur.eus/FSYJg

 

“Las aventuras de Pipper” komiki bilduma

 

Alfaguara argitaletxeak ere “Las aventuras de Pipper”

komikiak argitaratzen ditu.

 

Komiki hauek pertsonak arduratsuak izatea bultzatzeko dira

egoera hauetan:

  • animalia bat izatea erabakitzen dutenean.
  • espazio publikoak erabiltzean dituztenean animaliekin.
    Adibidez, parkeetan.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan