
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.
Pandemia gelditzeko neurri eraginkorrak
Eusko Jaurlaritzak esan du azken datuek
erakusten dutela pandemia gelditzen ari dela.
Datu horiek diotena da:
- pertsona gutxi kutsatzen direla.
- pertsona gutxi daudela ospitaleratuta
edo Zainketa Intentsiboetako Unitatean.
Horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak
eraginkorrak izan direla pandemia gelditzeko.
Oraindik ez dakigu zein den koronabirusaren jatorria
eta zer tratamendu erabili gaixotasun honetarako.
Horregatik, txertoa da kutsatzeak gelditzeko tresnarik onena.
Euskadin, herritarren %90ak txertoaren bi dosiak ditu dagoeneko.
Guzti hau dela eta, beharrezkoa da neurri berriak ezartzea
normaltasunera itzultzeko.
Hala ere, pandemia oraindik mundu osoan dago,
eta beharrezkoa da herritarrek kontu izatea.
Eusko Jaurlaritzak gogoratu ditu
gaixotasun honengatik hil diren pertsonak, haien familiak
eta oraindik sendatu ez diren pertsonak.
Justizia
Alarma Estatuan zehar, pertsona batzuk zigortu ziren
herritarren segurtasuna babesteko legea ez betetzeagatik.
Orain, Eusko Jaurlaritzak baimena eman du
pertsona hauek aurkeztu zituzten errekurtsoak bertan behera uzteko.
Berdintasuna
Eusko Jaurlaritzak jaso ditu:
- 2020ko datuak emakume eta gizonen egoerari buruz Euskadin.
- Euskadiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako 7. planagatik
administrazio publikoek egin dutena azaltzen duen memoria.
Diru-laguntzak
Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie hauei:
1. Euskadiko arrantza eta akuikultura sektoreari.
Honekin arrantza berritzailea eta jasangarria bultzatu nahi ditu.
Hauetan oinarritutako arrantza mota bat:
- teknologian
- sektorean lan egiten duten pertsonetan.
2. 2021-2022 ikasturterako mugikortasun programei.
Programa honek unibertsitateko eta goi mailako
arte eta kirol irakaskuntza ikastetxeetako ikasleei
laguntzen die denbora baterako Euskaditik kanpo ikas dezaten.
3. Euskampus Fundazioari Lankidetzarako
Mugaz Gaindiko Laborategien Sarea bultzatzeko.
4. Bi ikerketa zentro hauei:
- Achucarro ikerketa zentroa
Honek Neurobiozientzian ikertzeko ekipamenduak erosteko balioko du.
5. Merkataritzako Bulego Teknikoei,
bulego hauetan bultzatzeko:
- berrikuntza
- teknologia berriak erabiltzea
- lankidetza estrategiak.
Euskara
Eusko Jaurlaritzak hitzarmena onartu du hauen artean:
- HABE, Helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako erakundea
- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Hitzarmen hau Gipuzkoako helduek
B2 mailara arte euskara doan ikasi ahal izateko.
Kultura
Eusko Jaurlaritzak dekretua onartu du
Euskal kultura ondarearen erakunde arteko organoa
nola osatu eta antolatzen den eta dituen funtzioak arautzeko.
Organo hau Eusko Jaurlaritzarekin, aldundiekin eta udalekin
komunikatzen da eta lankidetzan aritzen da
euskal kultura ondarearen babeserako sistema bera edukitzeko.