(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak ASPACE Gipuzkoaren 50. urteurrenaren ekitaldian parte hartu du

2021-10-04

Urriaren 5ean ASPACE Gipuzkoaren 50. urteurrena

ospatzeko ekitaldia egin zen Tabakaleran.

 

Ekitaldian parte hartu dute:

  • Iñigo Urkullu, Lehendakariak
  • Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburuak
  • Gotzone Sagardui, Osasun sailburuak
  • Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak
  • Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko presidenteak
  • Eneko Goia, Donostiako alkateak
  • Maite Peña, Gizarte Politiketako diputatuak.

 

Lehendakariak esan du Euskadin

honako hauek bultzatzeko lan egiten dela:

  • pertsonen autonomia, bizitza duina eta kalitatezkoa izan dezaten.
  • pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, independenteak izan daitezen.

 

Gizartean, pertsona guztiek baldintza berberetan

hauetara sartzeko aukera izan behar dute:

  • hezkuntzara eta prestakuntzara
  • lanera
  • kulturara eta aisialdira.

 

Lehendakariak ASPACEko familiei eta profesionalei

eskerrak eman dizkie egiten duten lanagatik.


Egiten duten guzti horri esker,

ASPACE elkarte erreferentea da arlo hauetan:

  • osasunean
  • sozialean

 

Gainera, ASPACEk pandemian zehar egin duen

lan garrantzitsua gogorarazi du.


Elkarte honek Elkarrizketa Zibilerako Mahaian parte hartu du.


Eta proiektuak jarri ditu abian hauentzako:

  • zaintzaileentzako
  • zentro sozialetarako
  • helduentzako eguneko zentroetarako.

 

Lehendakariak esan du ASPACEk lortu duela:

  • erabiltzaileei, haurrei zein helduei,
    ikusgarritasuna eta beharrezko zerbitzuak ematea.
  • pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea.
  • erabiltzaileei arreta pertsonala eskaintzea.
  • ikerketa bultzatzea, egunetik egunera hobetzen jarraitzeko.

Bukaeran, Urkulluk esan du ASPACE bezalako elkarteak

beharrezkoak direla eta are eta garrantzitsuagoak direla

hartzen dituzten politika eta erabaki publikoetan.


Horregatik, Eusko Jaurlaritzak aurkeztuko du

estrategia soziosanitario berri bat.

 

ASPACE Gipuzkoak 50 urte bete ditu

 

Aurten, ASPACE Gipuzkoa elkarteak 50 urte bete ditu.


Tabakaleran egin zen ekitaldia lehena izan zen

eta urte osoan zehar jarduera gehiago egingo dira.


Jarduera horien artean, 2 ekitaldi egingo dira Irunen eta Arrasaten.


Amaitzeko, elkarteen jai bat ospatuko da Donostian.

 

Ekitaldi honetan, “Elkarrekin gai gara”

izeneko kanpaina ere aurkeztu zen.


Kanpaina urte osoan zehar egingo da

elkarteak zentroak dituen herri eta hirietan.

 

Gaur egun, ASPACE Gipuzkoak garun-paralisia duten

472 pertsona artatzen ditu.


340 profesional eta 126 boluntario ditu.

 

ASPACEK 15 zentro ditu herri eta hiri hauetan:

  • Andoain
  • Arrasate
  • Beasain
  • Bergara
  • Eibar
  • Eskoriatza
  • Donostia
  • Irun
  • Tolosa
  • Urretxu
  • Zarautz

 

Gainera, 1.500 bazkide ditu eta hurrengo hilabeteetan,

elkarteak bazkide gehiago lortu nahi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan