
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,
eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.
Inbertsio programa
Eusko Jaurlaritzak 250 milioi euro emango ditu
Inbertsio programa berezia martxan jartzeko.
Plan honekin aldaketa handiak lortu nahi dira gai hauetan:
- teknologian eta digitalean.
- energian eta kliman.
- gizartean eta osasunean.
Eusko Jaurlaritzak dirua du inbertsio publikoa bultzatzeko,
hau da, zergetako dirua gastatzea herritarrentzako gauzak egiteko.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzak dirua gastatuko du
gai hauetan hobetzeko:
- Gizartean: hezkuntza, osasuna, kultura, etxebizitza…
- Ekonomian: industrian, teknologian
eta zerbitzu aurreratuetan aldaketak bultzatzeko.
- Energian eta ingurumenean: Euskadi buru izan dadin
energia berriztagarriak erabiltzen, biodibertsitatea zaintzen
eta klima aldaketaren aurka borrokatzen.
Hezkuntza
Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie
2021-2022 ikasturtean hauei:
- Itunpeko ikastetxeei premia bereziak dituzten ikasleentzat
hezkuntza-laguntzeko espezialistak kontratatzeko.
- Haur hezkuntzako lehen zikloko eskola pribatuei hurrengo gaietarako:
- mantentze gastuak ordaintzeko.
- familiek ordaintzen dituzten kuotak gutxitzeko.
- 0 eta 3 urte arteko haurrentzako hezkuntza hobetzeko.
- 0 eta 3 urte arteko haurrentzako eskolak dituzten udalei,
mantentze gastuak ordaintzeko.
- Lanbide heziketako itunpeko ikastetxeei
atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak emateko.
Zigortutako pertsonen gizarteratzea eta lan-munduratzea
Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango ditu zigortutako pertsonen
gizarteratze eta lan-munduratze proiektuetarako.
Proiektuak pertsona zigortu hauei zuzentzen zaizkie:
- kartzeletan daudenei.
- baldintzapeko askatasuna dutenak. Hau da, aske daude,
baina kontrolatuta daude eta baldintza batzuk bete behar dituzte.
Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie
bioekonomiako berrikuntza proiektuei.
Laguntzek gai honetako proba lanak bultzatzeko balioko dute.
Osasuna
Osasun sailburuak Euskadin koronabirusari
eta txertaketari buruzko datuak eman ditu.
Gainera, errendimendu handiko txertaketa guneak
itxi direla azaldu du.
Gune hauek espazio handiak dira
pertsona asko batera txertatu ahal izateko.
Adibidez, Illunbe Donostian edo BEC Bilbon.