(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Ironman proba aurkeztu da Gasteizen

2021-09-06

Irailaren 6an Gasteizko Ironman proba aurkeztu da.

Aurkezpenean egon dira:

  • Javier HurtadoTurismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua.

  • Gorka Urtaran Gasteizko alkatea.

  • Ramiro González Arabako diputatu nagusia.


Ironman proba irailaren 12an egingo da Gasteizen.

Proba hau triatloi bat da, hau da,

proba horretan 3 kirol hauek egiten dira:

  • igeriketa

  • txirrindularitza

  • korrika


12 urte baino gehiago dira Ironman proba egiten dela

eta hau Gasteizen egiten den bigarren urtea da.

Probaren antolakuntzak uste du

2 mila kirolari baino gehiagok parte hartuko dutela.

 

Kirol-probek inguruko turismoa bultzatzen dute Euskadin.

Izan ere, probetan parte hartzen duten pertsonak

familia eta lagunekin joan ohi dira

eta ingurunea ezagutzeko aprobetxatzen dute.

 

Gainera, proba horiek urteko edozein garaitan egiten dira.

Horrek antolatzen diren tokietako ekonomiari laguntzen dio.

Horregatik, garrantzitsua da turismo jasangarria eta kalitatezkoa bultzatzea.

Eusko Jaurlaritzak uste du horrelako probak lagungarriak direla:

  • Euskadin turismo, kirol eta kultura interesgarria eta desberdina eskaintzeko.

  • Euskadi erreferente izateko horrelako kirol-proben egoitza gisa.

 

 


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan