(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2021-07-27

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan 

eta erabaki batzuk hartu ditu. 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, 

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 

eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak 

azaldu dituzte hartu dituzten erabakiak. 


Lege-proiektuak 

Eusko Jaurlaritzak 3 
lege-proiektu hauek onartu ditu:
 

 

Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-proiektua 

Proiektuak 2 helburu ditu: 

  • memoria bultzatzea eta Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren 

    biktimei egindako kaltea aitortzea eta erreparatzea.
     

  • balio etiko eta demokratikoak sustatzea. 

Ekarpen Lege-proiektua  

Eusko Jaurlaritza akordio batera iritsi da hauekin: 

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru-aldundiak 

  • Eudel, Euskadiko Udalen Elkartea. 


Akordio honek dio baliabideak nola banatuko diren
 

eta Aldundiek 2022tik 2026ra Euskal Autonomia Erkidegoko 

aurrekontuei zenbat eman behar dieten.

Kirolaren Lege-proiektua  

Eusko Jaurlaritzak kirol inklusiboagoa bultzatu nahi du,

helburu hauek lortzeko: 

  • pertsona guztiek parte hartu ahal izatea. 

  • kirola egiten denean errespetua eta joko garbia transmititzea. 

 

Osasuna  

Osasun sailburuak Euskadiko koronabirusari buruzko datuak eman ditu. 

 

Gainera, gogorarazi du hitzordua eska daitekeela 

12 urtetik gorako pertsonei txertoa jartzeko.

 

Hori dela eta, gurasoei hitzordua eskatzeko eskatu die, 

izan ere, garrantzitsua da lehenbailehen txertoa jartzea. 

 

Herritar guztiei txertoa jartzea garrantzitsua da 

pertsona guztien osasunerako eta segurtasunerako. 

 

Eusko Jaurlaritzak herritarrei neurri hauek mantentzeko eskatu die: 

  • eskuak garbitzea 

  • maskara beti erabiltzea 

  • pertsonen arteko distantzia mantentzea 

  • pertsona asko dauden lekuak saihestea 

  • espazio itxiak aireztatzea. 

 

Gai-zerrenda 

Prentsa-txostena 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan