
Finantza iruzur gehiago daude Internet bidez
Ertzaintzak ohartarazten du are eta finantza iruzur
gehiago daudela Internet bidez.
Hori gertatzen da:
- pertsonek inbertsio gehiago egiten dituztelako Internet bidez.
- teknologiako tresna berriengatik.
Gaur egun, edonork egin ditzake inbertsio digitalak.
Inbertsio digitalak sistema informatikoekin egiten diren
inbertsioak dira, adibidez ordenagailuarekin,
hauen bidez: dokumentu elektronikoak, kriptodirua…
Honela egiten dira iruzurrak:
- Egunkarietan, telebistan, sare sozialetan iragarkiak jartzen dira.
- Kriptodiruan 250 eta 300 euro artean inbertitzea eskaintzen dute,
denbora gutxian etekin asko lortzeko. - Legea betetzen duela ematen duen web-orri bat dute.
Web-orri honetan, bezeroaren izenean kontu bat sortzen dute. - Kontratu bat egitea eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dute,
administrazioak baimendutako enpresa bat balitz bezala.
Helburua da biktimek konfiantza izatea
gero eta diru gehiago inbertitzeko.
Gero pertsona hori konbentzitzen dute instalatzeko
urruneko idazmahaigaia aplikazio berezi bat ordenagailuan.
Aplikazio horrekin iruzurgileek kontrola dezakete
biktimaren ordenagailua eta erabili erosketak egiteko
hainbat kantitate ezberdinetan biktimaren diruarekin.
Horrela zaila da prozesua jarraitzea eta dirua non dagoen jakitea.
Biktimak bere dirua berreskuratu nahi duenean,
iruzurgileek diru gehiago eskatzen diote
aurreko dirua berreskuratzeko.
Horretarako, komisioak ordaindu edo kontuak legeztatu
behar dituela esaten diote.
Biktimak dirua ematen du berriro
eta iruzurgileak poliki-poliki desagertzen dira.
Ertzaintzaren aholkuak iruzur hauek saihesteko
Inbertitu aurretik:
- Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean
egiaztatu enpresa administrazioagatik baimenduta dagoen.
Enpresa atzerrikoa bada, herrialde horretako
erakundeetako web orrian begiratu. - Interneten bilatu enpresari buruzko albisteak eta iritziak.
- Enpresaren web-orria aztertu, jakiteko: broker bat den
edo administrazioak baimendutako inbertsio enpresa den.
Ondo irakurri azaltzen den guztia eta inbertitzeko arriskuen aholkuak.
- EZ fidatu hauetaz:
- guk eskatu gabe iristen diren inbertsiorako eskaintzez.
- denbora gutxian irabazi asko agintzen dituzten enpresez.
Inbertsio prozesua hasi dugunean:
- EZ eman gure gako eta pasahitzei buruzko informazioa.
- EZ fidatu urruneko idazmahaia jaisteko
eta erabiltzeko eskatzen badigute.
Hau egin baduzu, amaitu konexioa
eta ez baimendu beste konexio berririk. - Iruzurraz hasieran konturatzen bagara,
EZ eman diru gehiago.
Zer egin iruzur baten biktima bazar:
- EZ eman diru gehiago lehen inbertitutako dirua berreskuratzeko,
hau eskatzen badigute ere.
- EZ utzi gure urruneko idazmahaira konektatzen
eta gure ordenagailura sartzen.
- Gure banketxearekin berehala harremanetan jarri
online bankan sartzeko gure sarrera gakoak aldatu edo ezeztatzeko.
- Iruzurra salatu.
- Zaila da dirua berreskuratzea.
Dirua berreskuratzea eskaintzen duten enpresak daude,
baina pertsona bakoitzak erabaki behar du zerbitzu hori kontratatzen duen.
Batzuetan iruzurgile berak dira
zerbitzu hau eskaintzen dutenak berriz dirua eskatzeko.
Horrela, pertsona berak iruzur berria jasan dezake.