
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk
hartu ditu.
- urteko lehen bilera izan da.
Bileraren ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gotzone
Sagarduy Osasuneko sailburuak azaldu dute zer erabaki duten.
Covid-19 txertaketa-kanpaina dela-eta.
Txertaketa-prozesuak aurrera jarraitzen du Euskadin.
Sailburuak esan du elkartasunez ari dela egiten, alegia, lehenengo, behar handiena
duenari; eta zuhurtziaz, iristen zaizkigun txerto batzuk gerorako utziz, bermaturik gera
dadin lehen dosia hartu dutenei bigarrena ere eman ahal izango zaiela.
Dagoeneko ia 30.000 txerto jarri dira.
Jadanik, egoitzetan bizi diren nagusi guztiek jarria dute lehen dosia, eta hasiak gara
bigarrena ematen.
Osakidetzako osasun-profesionalei, berriz, joan den ostiralean hasi ginen txertoa
jartzen.
900 baino gehiago txertatu dira jada.
Sailburuak esan duenez, nahikoa txerto edukitzea ez dago ez Eusko Jaurlaritzaren ez
Osasun Ministerioaren esku.
Txertoak Europar Batasunak erosten ditu, eta gero herrialdeen artean banatzen dira.
Euskadin, bidaltzen dizkiguten txertoak Pfizer-Biontech eta Moderna enpresenak dira.
Erdiak gorde egiten ditugu.
Eusko Jaurlaritzak uste du hori dela modurik onena ziur egoteko bigarren dosirako
behar direnak ere edukiko ditugula txerto-bidalketak huts egiten badu.
Pandemiaren datuak ez dira onak.
Kutsatze-kasuek gora egiten jarraitzen dute egunetik egunera, eta badirudi datozen
egunetan ere horrela jarraituko dugula.
Ospitaleetan tentsioa nabaritzen hasi dira, Covid-19aren ondorioz gaixorik daudenen
kopuruak gora egin duelako.
Birusaren transmisioa murriztea lor daiteke, guztiok arduraz jokatzen badugu.
Eusko Jaurlaritzako sailak
Gobernu Kontseiluak bi dekretu onartu ditu.
Dekretu horietan esaten da nolakoak izango diren sailak pertsonei dagokienez eta
haien funtzioei dagokienez.
Gaur, Lehendakaritzaren egitura onartu da, baita sail hauetakoa ere:
- Segurtasuna, Lana eta Enplegua.
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua.
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa.
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak.
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.
Hezkuntza
Gobernu Kontseiluak Hezkuntza Sailaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko
lankidetza-hitzarmen bat onartu du.
Hitzarmen horretan dago arauturik nola erabiliko diren Europar Batasuneko funtsetatik
Euskadira hezkuntza-jardueretarako etorriko diren 4 milioi euroak.
Berriki, beste errektore bat aukeratu dute Euskal Herriko Unibertsitatean.
Kargu hori berritzen duten dekretuak ere onartu dira.
Lehen mailako arretako soldataren osagarria
Gobernu Kontseiluak soldata % 4 igotzea onartu du lehen arretako zentroetako
(anbulatorioak) administrazioan lan egiten dutenentzat.
Neurri hori osasun-sektoreko mahaian proposatu zuten, abenduaren 10eko bileran.
Mahai horretan, Eusko Jaurlaritza eta sindikatuak batzen dira (ELA, SATSE, LAB, SME,
CCOO eta UGT).