
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk
hartu ditu.
- urtean egindako lehena izan da.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak
hartutako erabakiak azaldu ditu.
Gobernuaren lehen 100 egunei buruz
Lehendakariak azaldu du zer egingo duen bere Gobernuak
datozen hilabeteetan.
Datozen 4 urteetarako duen programaren barruan,
dagoeneko hasi da hainbat gai lantzen :
- Lan-asmoak eta konpromisoak
- Lege berriak egiteko proiektuak
- 2021eko Aurrekontua: otsailaren 11n onartuko da.
- Sailen egiturei buruzko dekretuak
- Berpiztu eta Euskadi Next programak: onartuta eta martxan
Autogobernuari buruz, Espainiako Gobernuak
onartu du Gernikako Estatutua erabat bete behar dela.
Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko da gai horretan aurrera egiteko
COVIDari buruz, Eusko Jaurlaritzak egunero aztertzen du
nola dagoen egoera sanitarioa, eta erabakiak hartuko ditu
honako hauek kontuan hartuta:
- Osasuna zaintzea
- Jarduera ekonomikoa ziurtatzea, lanpostuak mantentzeko.
- Ikasleen hezkuntza presentziala ziurtatzea.
- Gehien behar duten pertsonen ongizatea eta babesa bermatzea.
Erakundeen arteko lankidetzari dagokionez, oso beharrezkoa baita
helburuak lortzeko.
Eusko Jaurlaritzak kogobernantzaren alde egiten du:
lankidetza, Gobernuaren, aldundien eta euskal udalen artean
baita Legebiltzarrarekin eta Espainiako Gobernuarekin ere.
Urkulluren eta Pedro Sánchezen arteko bilerari buruz
Lehendakariak eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak
telefonoz hitz egin zuten joan den astean.
Erabaki dute elkartu behar dutela bi gobernuei interesatzen zaizkien
gaiei buruz hitz egiteko.
Bilera otsailean egingo dute.
Ogasunaren diru-bilketaren Erregelamenduari buruz
Gobernu Kontseiluak dekretua bat onetsi du,
Ogasunaren Diru-bilketaren Erregelamendu berri bat onartzeko.
Orain arte indarrean zegoena 1998koa da
eta eguneratu egin behar zen.
Ogasunari eta zergak biltzeari lotutako gaien arloan
aldaketak egon dira arauetan, sententzietan, antolaketan,
gardentasunean eta bitarteko elektronikoen erabileran.