(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-12-22

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan

eta erabaki batzuk hartu ditu.

Bilera amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak

hartu diren erabakiak azaldu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzak segurtasun-neurriak betetzen jarraitzeko

eskatu die herritarrei

 

Eusko Jaurlaritzak esan du segurtasun-neurriak

behar bezala betetzen direla.

Baina kontuz ibili behar da topaketetan:

  • pertsona ezagunen artean.

  • leku itxietan.

  • jende asko dagoen tokietan.

 

Topaketa horietan, pertsonak erlaxatu egin daitezke

eta bete beharreko neurriez ahaztu.

 

Horregatik, herritarrei eskatu die

segurtasun-neurriak betetzen jarrai dezatela une oro

pertsona askoren bizitza eta osasuna arriskuan ez jartzeko.

 

Hala egitea garrantzitsua da bai gaur bai etorkizunean,

bai Gabonetan bai datozen hilabeteetan.

 
Gai horiez guztiez hitz egiteko bilera egingo du LABIk gaur arratsaldean.

LABI larrialdi-egoeretan kontsultak egiteko

eta antolatzeko organoa da.

 

Eusko Jaurlaritzak bat egin du New Yorkeko Udalaren adierazpenarekin

 

Eusko Jaurlaritzak bat egin du New Yorkeko Udalak

2030 Agenda sustatzeko egin duen adierazpenarekin.

 

Helburua zera da: munduan Garapen Jasangarriko helburuak betetzea,

honako hauek lortzeko:

  • pobreziarekin amaitzea.

  • desberdintasunaren eta bidegabekeriaren aurka borrokatzea.

  • klima-aldaketaren ondorioak saihestea.

 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea

 

Eusko Jaurlaritzak 6 pertsona izendatu ditu

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izateko.

 

Batzorde hori honako hauek aztertzeko organoa da:

Ertzaintzak edo Udaltzaingoak modu egokian jarduten dutela

eta herritarren eskubideak errespetatzen dituztela.

 

Batzorde hori helburu honekin sortu da:

herritarren artean poliziaren lana indartzea

eta poliziaren lanaren gainean konfiantza sortzea.

 

 

Euskal Administrazioaren 2020rako lan-eskaintza publikoa

 

Eusko Jaurlaritzak 2020rako

lan-eskaintza publiko bat egingo du.

 

Lanpostu berri hauek eskainiko dira:

  • hezkuntza-administrazioa: 836 lanpostu.

  • Ertzaintza: 700 lanpostu.

  • Osakidetza: 1.002 lanpostu langile finkoentzat.

 

 

Ikerketarako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak:

 

Zineuskadirentzako laguntza

 

Eusko Jaurlaritzak 236 mila euroko laguntza emango dio

Zineuskadi elkarteari "Itxitik" programarako.

 

“Itxitik” programan 7 euskal sortzailek hartu dute parte,

berrogeialdian ikus-entzunezkoen sektorean

lan egin duten pertsonen egoera ezagutarazteko.

 

8 eta 10 minutu bitarteko iraupena duten film laburrak grabatu dira.

Film labur horiek batu eta "Itxitik” izeneko filma sortuko da.

Itxitik hitzak, euskaraz, itxialdi-egoeratik esan nahi du.

 

Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearentzako laguntza

 

Eusko Jaurlaritzak ia 1,5 milioi euroko laguntza emango dio

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteari

"Beste Bat!” ekimenaren bidez zuzeneko arteen jarduerak egiteko.

 

Laguntzaren helburua da zuzeneko arteen jarduera gehiago izatea,

hala nola musika, antzerkia eta dantza.

 

Horrela, Eusko Jaurlaritzak hau lortu nahi du:

  • jendea kultura-jardueretara joatera animatzea.

  • herritarrei kultura-sektorearen zer-nolakoak ezagutaraztea.

Horren bidez, zuzeneko arteen jarduerei

eta musika-aretoei lagunduko zaie.

 

Kultur eta zuzeneko arteetako jardueretan,

segurtasun-neurri guztiak betetzen dira.



Etika Publikorako Batzordea

 

Eusko Jaurlaritzak Etika Publikorako Batzordea sortu du.

Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburu Olatz Garamendi Landa

izango da batzordeburua.

 

Batzordearen helburua da

Eusko Jaurlaritzako politikari guztiek

Etika eta Jokabide Kodea betetzen dutela zaintzea.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan