(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-12-15

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki

batzuk hartu ditu.

 

Bilera ostean, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Ekonomia eta

Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuk, zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.

 

Eusko Jaurlaritzak 100 egun bete ditu gobernuan.

 

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetako

lehen 100 egunen balantze aurkeztu du.

 

"Euskadi martxan" dokumentua ere aurkeztu du.

Dokumentu honek gobernuak denbora honetan egin dituen

gauza garrantzitsuenak azaltzen ditu.

 

Hauek dira gauza garrantzitsuenak:

  • Onartu:
    • gobernu-programa.
    • 2021eko Aurrekontu Orokorrerako gidalerroak edo jarraibideak,
      hau da, gobernuak gauzak egiteko gastatu ahal izango duen dirua.
    • legegintzaldi honetan egiteko 36 ekimenak.
    • Sailak antolatzeko dekretuak.
    • Plan estrategikoen agenda.
  • Programak egitea eta abian jartzea:
- BERPIZTU, ekonomia eta lanpostuak
berriro martxan jartzeko.
- NEXT-Euskadi, ekonomia martxan jartzen lagunduko duten
Europako funtsak lortzeko.
  • Lehendakariak alderdi politikoekin egindako bilerak.
  • Sailburuen aurkezpenak, legegintzaldi honetan egingo den guztia azaltzeko.
  • Koronabirusak sortu duen krisi-egoerari
    Eusko Jaurlaritzak eman dion erantzuna.

 

Gainera, gaur, Eusko Jaurlaritzak gai garrantzitsu hauek onartu ditu:

  • Legegintzaldi berriko plan estrategikoak.

 

Euskadiko 2021erako Aurrekontu Orokorra

 

Euskadiko 2021erako Aurrekontu Orokorra

12 mila miloi eurotik gorakoa izango da.

 

Aurtengo aurrekontuak iazkoak baino ia 700 milioi euro gehiago izango ditu.

 

Horrek koronabirusaren krisiari aurre egiteko balioko du.

 

Eusko Jaurlaritzak, aurrekontu horiekin,

ekonomia eta enplegua berriz martxan jarri nahi ditu

eta gizartearen beharrei erantzutea.

 

Aurrekontuan diru gehiago dago gauza hauetarako:

1. Osasuna: iaz baino ia 237 milioi euro gehiago.

2. Hezkuntza: iaz baino ia 179 milioi euro gehiago.

3. COVID programa: 540 milioi euro baino gehiago
hainbat sailetarako,
pandemia ri aurre egiteko.

4. Inbertsio publikoa: iaz baino 57 milioi euro gehiago…
hau da, 955 milioi euro, guztira.

5. I+G: iaz baino 47 milioi euro gehiago,
hau da, ia 540 milioi euro, guztira.

 

Aurrekontu hauek Eusko Legebiltzarrean erregistratuko dira,

abenduaren 17an.

 

Plan Estrategikoak:

 

Eusko Jaurlaritzak 16 plan estrategiko onartu ditu.

 

Plan horietako 7 BERPIZTU Programakoak dira,

ekonomia eta enplegua berriz martxan jartzeko.

 

Gainera, Jaurlaritzako sailek 78 plan eta estrategia gehiago dituzte

sektore jakin batzuetan proiektuak egiteko.

 

Plan horiekin guztiekin, Eusko Jaurlaritzak Gobernu-programaren 4 ardatzak bete nahi

ditu:

  • oparotasuna: pertsona guztiek lan bat eduki ahal izatea
    eta ekonomia suspertzea.
  • pertsonak: Euskadin bizi diren pertsonei ziurtatzea
    osasuna, hezkuntza, zerbitzu publikoak, berdintasuna,
    gizarte- eta kultura-politikak, bizikidetza eta giza eskubideak.
  • planeta: Euskadin planeta kaltetzen ez duten energiak erabiltzea.
  • autogobernua: Euskadiren berezko gobernu-modua hobea eta
    independenteagoa izatea, erabaki propioak hartzeko.

 

BESTE NEURRI BATZUK

 

Jokoaren Legea

 

Elkarrekin-Podemosek Euskadin

jokoa arautzen duen legea aldatzea proposatu zuen.

 

Lege horrek azaltzen du, adibidez, nolakoak izan behar duten

eta non egon behar duten joko- eta apustu-aretoek.

 

Eusko Jaurlaritzak ez du onartu proposamen hori.

 

EREIN programa

 

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro baino gehiago emango ditu:

  • inbertsio pribatuetarako, dibertsifikaziorako,
    hau da, enpresei dirua emango die produktu berriak eskain ditzaten.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro emango ditu honako hauetarako:

  • Landa-eremuetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Erabilera publikoko aisialdi-, turismo- eta informazio-guneak eraikitzeko landa-eremuetan.

 

Hezkuntza

 

Eusko Jaurlaritzak milioi 1 euroko laguntzak emango ditu

behar duten ikasleak garraiatzeko.

 

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE)

Eusko Jaurlaritzak ia 460 milioi euro aurreratuko ditu honetarako:

  • DSBE: baliabide gutxi dituzten pertsonentzako laguntza da.
  • Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria: ohiko etxebizitza
    baten alokairu-gastuak ordaintzeko laguntza da

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan