(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-12-09

Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua.

eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak

eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu

Arantxa Tapiak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Parke eoliko berriak Euskadin

 

AIXEINDAR elkarteak  lehenengo 4 parke eolikoak sortu nahi ditu Euskadin.

 

Horretarako, baimena eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

 

AIXEINDAR enpresa eratzen dute

Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak

eta energia berriztagarrien proiektu berriak sustatzeko sortu zen.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du oso berri ona dela;

izan ere, horrek lagunduko du:

  • Energiak sortzeko modua aldatzen, kutsadurarik sortzen
    ez duten energia garbiagoak lortzeko.
  • ekonomia berrabiarazten
    eta lanpostu berriak sortzen.

 

Eusko Jaurlaritzak 10 helburu nagusi ditu.

 

Helburu horietako bat da Euskadin erabilitako energiaren %20 energia berriztagarriak izatea.

 

Gaur egun, Euskadik sortutako energiaren % 8 energia berriztagarriak dira.

eta %16 erabiltzen du, hau da, bi aldiz gehiago.

 

Horregatik, beharrezkoa da:

  • energia berriztagarri gehiago sortzea
  • energia berriztagarri gehiago erabiltzea.

 

Gainera, proiektu honekin tokiko enpresak martxan jarriko dira, energia sortzeko

Euskadin eta Euskadirako, bertan kontsumitzeko.

 

Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arreta hobetzea

 

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak

protokolo izenpetu dute, Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen arreta hobetzeko

Adibidez, enpleguaren eta diru-sarreren bermearen arloan.

 

Helburua da zerbitzu hori efizienteagoa izatea,

modu horretan bultzatzeko:

  • ekonomia
  • enpresak
  • enplegua
  • ekintzailetza
  • Bizkaiko gizarte-politikak.

 

Euskadiko turismoa bultzatzeko laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak 590 mila eurotik gorako laguntza emango du

Euskadiko turismoa bultzatzeko

estatuan zein nazioartean.

 

Laguntzak hauentzat izango dira:

  • enpresa txikiak eta ertainak
  • enpresa-elkarteak
  • fundazioak
  • irabazi-asmorik gabeko entitateak
  • ekitaldi-enpresak

 

Laguntzak dira:

  • produktuak eta esperientziak sortzeko.
  • nazioko eta nazioarteko ekitaldiak antolatzeko.

 

Kontuan hartu behar da aurten COVID-19 dela eta

ia ez dela turismorik izan, eta ezin izan dela ekitaldirik egin.

 

Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika 2021.

 

Estatistikako Institutu Nazionalak eta Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak

hitzarmen bat sinatu dute

2021ean biztanleriaren eta etxebizitzen errolda egiteko.

 

Errolda estatu bateko biztanleen zerrenda ofiziala da.

 

Zerrendan adierazten dira biztanle horien

baldintza sozialak, ekonomikoak …

 

Bikaintasun-ikerketarako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak 1 mila eurotik gorako hiru laguntza emango ditu:

  • ekipo zientifikoak erosteko.
  • ikerketa-proiektuak babesteko.

 

Laguntzak hauentzat dira:

  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • bikaintasuneko ikerketa-zentroak:

 

Gai-zerrenda

 

Prentsa-txostena

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan