(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-12-01

Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak

eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatza Garamendik

azaldu dute zer erabaki hartu dituzten.

 

HIESA-Hartutako Immunoeskasiaren Sindromearen aurkako Nazioarteko Eguna

 

Abenduaren 1ean ospatzen da

HIESA-.Hartutako Immunoeskasiaren Sindromearen aurkako  Nazioarteko eguna

 

Gai horri buruz, Zupiria sailburuak esan du beharrezkoa dela:

  • prebenitzea, eta ez transmititzeko neurriak hartzea.
  • denok izan behar dugu solidarioak eta arduratsuak.

 

Biztanle gutxien dituzten eremuetarako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro emango ditu zuntz opitkorako,

pertsona gutxi bizi diren eremuetara eta eremu isolatuetara iris dadin.

 

Laguntza horren helburua da desberdintasunak ezabatzea.

 

Horrela, 4.700 etxek baino gehiagok izango dituzte:

  • Interneterako konexioa.
  • zerbitzu berrietarako irispidea.
  • komunikazio hobea administrazioekin.

 

Kidegoei eta Eskalei buruzko Legea

Eusko Jaurlaritzak onartu du Kidegoei eta Eskalei buruzko Legea.

 

Lege honekin beste modu batera antolatuko dira

Euskadiko Administrazio Orokorreko langileak.

 

Legearen bidez, gauza hauek egin ahal izango dira:

  • lanpostuen funtzioak hobeto antolatzea.
  • Administrazio Publikoko
    lanbide-talde eta -azpitaldeak gutxitzea.
  • aldatzea lanpostu bakoitzaren betekizunak ,
    titulazioa profesionalak aldatzen diren heinean.

 

Horrek guztiak administrazioko langileen antolaketa hobetuko du,

eta, horrela, hobeto erantzungo diete herritarren beharrei.

 

Gainera, enplegu publikoaren eskaintza bat ateratzen bada,

bitarteko langileek , administrazioan gutxienez 8 urte daramatzatenek,

proba praktiko ezberdin bat egin dezakete.

 

Eusko Jaurlaritzak pertsonen esperientzia aprobetxatu nahi du

hain justu administrazio publikoentzat lanean ari bai, baina

lanpostu finkorik ez dutenena.

 

Halaber, lortu nahi da gero eta pertsona

gehiagok lortzea lan egonkorra

administrazio publikoetan. 

 

Udalentzako laguntza

 

Eusko Jaurlaritzak 6 milioi emango dizkie udalei,

udal ikastetxeak hobetzeko.

 

Gainera, udalek laguntza eskatu ahal izango dute

koronabirusaren aurkako babes-neurrien gastuetarako

(karpak erosi edo alokatzeko...).

 

Saltoki txikien prestakuntzarako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko saltoki txikiei lagundu nahi die.
 

Horregatik jarraituko du Retail Euskal Eskolaren prestakuntza-programarekin.

eta 800 mila euroko laguntza emango die

EAEko merkataritza-ganberek osatutako Eusko Eusko Ganberak elkarteari.

 

Durangoko Azokaren zuzeneko jardueretarako laguntzak

 

Aurten, koronabirusaren krisiagatik,

Durangoko Azoka online egingo da.

 

Azokarako, "Zu non, han da!" proiektua antolatu da.

Durangoko Azoka eta euskal kultura pertsona guztiengana hurbiltzeko.

 

Proiektu honek kontuan hartzen ditu

koronabirusaren aurkako babes-neurri guztiak.

 

Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak lagundu nahi du

eta 100 mila euro emango ditu azokan egingo diren zuzeneko jardueretarako.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan