(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-11-24

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk

hartu ditu.

 

Bileraren ostean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Beatriz

Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte-politiketako sailburuak eta Jokin Bildarratz

Hezkuntzako sailburuak hartutako erabakien berri eman dute.

 

Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

 

Bihar azaroaren 25a da, eta emakumeen aukako indarkeriarekin bukatzeko eguna

izango da.

 

Emakume baten kontrako beste indarkeri kasu larri baten berri izan dugu gaur, beste

behin, EAEn.

 

Bikote ohiak labankadaz eraso dio, eta oso larri dago ospitalean.

 

Zupiria sailburuak gaitzetsi egin du gertakaria, eta esan du oso garrantzitsua dela

lanean jarraitzean horrelakoekin bukatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik

gabeko gizartea izateko.

 

Gobernu Kontseiluak erakunde-adierazpen bat onartu du azaroaren 25a dela eta.

 

Adierazpen horretan Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du jaurlaritzako sailekin eta

beste erakunde batzuekin lanean jarraitzeko helburu hauek lortzeko:

  • Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat izateko urratsak egiteko.
  • Indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta egoki bat emateko.

 

Laguntzak itunpeko ikastetxeentzat, Covid-19ak eragindako gastuei aurre egiteko.


Eusko Jaurlaritzak 36 milioi euro baino gehiago emango die itunpeko ikastetxeei.

 

Ikastetxeek gastu gehiago izan dute koronabirusetik babesteko neurriak hartzeko.

 

Gastu hauei aurre egiten laguntzeko emango da dirulaguntza:

materialak, garbiketa, irakasle gehiago...

Eusko Jaurlaritzarentzat oso garrantzitsua da irakaskuntzak presentziala izaten

jarraitzea, eskolak ikasgelatan ematea eta segurtasun-baldintza egokiak edukitzea beti.

 

Gazteriaren Euskal Legearen proiektua.

 

Gobernu Kontseiluak Gazteriaren Euskal Legearen proiektua onartu du.

 

Lege izango den horren helburua da Eusko Jaurlaritzari eskumenak emango dizkion

arau bat edukitzea, EAEn gazteriari zuzendutako politikak egin daitezen.

 

Artolazabal sailburuak esan du gazteria balio handikoa dela gizartearentzat.

 

Eusko Jaurlaritzak politika bateratua egin nahi du, gazteei bizimodu independentea eta

familia-proiektua izatea errazagoa gerta dakien.

 

Horretaz gain, Euskadin egiten diren politika guztietan gazteen beharrak kontuan har

daitezen ere nahi du.

 

Eusko Jaurlaritzako sailak, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta EUDEL eta

gazteen elkarteak ari dira lantzen Gazteriaren Euskal Legean jaso beharreko neurriak.

 

Lege-proiektuan gazte izateko adina zein izango den ere jaso da: 12 eta 30 urte

bitartean.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan