(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren albisteak

2020-11-17

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu

ditu.

Bilera amaitu ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak

eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak

hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Berdintasunerako Legea aldatzeko  lege-proiektuari buruz

 

Gobernu Kontseiluak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aldatzeko

balioko duen lege-proiektua onartu du.

 

Aldaketa horren ondorioz, lege hori eguneratuago egongo da, hau da, gehiago hartuko

du kontuan egungo egoera, baita berdintasun-politiketan eta  biolentzia matxistari

aldatu diren gaiak ere, hala nola:

 

  • Nazioarteko beste berdintasun-lege batzuetan izandako aldaketak.
  • Gizartea arazo honetaz gehiago kontzientziatzea
  • Gai honi buruz ikasi, ebaluatu eta egokitu den guztia.
  • Talde feministen eta biolentzia matxistaren biktimen aldarrikapenak.

 

Legeak honako ideia hauek are gehiago indartuko ditu:

  • Emakumeen aurkako indarkeria da genero-desberdintasunik larriena.
  • Berdintasuna da indarkeria hori desagerrarazteko bidea.
    Sailburuak esan duenez, legea aldatzeko lana arrakastatsua izango da, baldin eta
    alderdi politikoek eta herritarrek bat egiten badute, iritzi eta sentsibilitate mota
    desberdinak biltzea lortuz.

Osalan-ek lantokietan izaten diren Covid-19 kasuak kontrolatzeko programari buruz

Gobernu Kontseiluak Osalanek garatuko duen programa onartu du.

Birusak infektatutako langileen kasuak eta lanean haiekin harremanetan egon diren

 pertsonak kontrolatzeko programa bat da.

Lan hori egiteko, 12 pertsona kontratatuko ditu Osalanek: 4 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta

4 Araban.

 

Pertsona horiek epidemiei buruzko prestakuntza izango dute. Horretarako, 700 mila

euro baino gehiago gastatuko ditu.

 

Ikastetxeetako ekonomia-klaseei eta zergei buruz

 

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundiekin

akordio bat egiteko.

 

Akordio horri esker, hurrengo bi ikasturteetan, EAEko ikastetxeetan ekonomiari eta

zerga-sistemari (zergak) buruzko ikasgai bat irakatsiko da.

 

Kontua da ikasleek zenbait gauza jakitea eskoletan landu ohi ez diren gai horiei buruz.

 

Azkoitiko alokairurako etxebizitza berriak

 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Azkoitiko Udalak akordio bat sinatuko dute

udalerri horretan 40 BOE eraikitzeko.

 

Hau dio aipatutako akordioak:

  • Hiru lursail erosiko dira Txalon Errekan.
    Lursail horrek 1.200 metro koadro baino gehiago ditu.
  • Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro ordainduko dizkio Udalari.
  • Etxebizitza horiek alokatzeko izango dira.


Saltoki txikientzako teknologiaren arloko prestakuntzari eta laguntzari buruz


Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak akordio bat sinatu du

Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-ganberekin.

 

Akordioa saltoki txikiek teknologia berriei buruzko prestakuntza eta aholkularitza

jasotzea izan dezaten da, teknologia horiek beren negozioetan aplikatzeko.

 

Programaren izena EUS-COMERCE 2020 da, eta merkataritza elektronikoa eta

eraldaketa digitala bultzatu nahi ditu sektore horretan.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

3 iruzkin
  • 2020-11-18

    Komunikaziotik eta saretik mezu diskriminatzaile oro ezabatzen saiatu hori ez egiteak matxismoa zabaltzen du.

  • 2020-11-17

    Komunikaziotik eta saretik mezu diskriminatzaile oro ezabatzen saiatu mezuak matxismoa zabaltzen baitu.

  • 2020-11-17

    Tratar de eliminar de la comunicación y de la red todo contenido mensaje discriminatorio difunde machismo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan