(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Merkataritzan eta turismoan gastatzeko deskontu-bonuak, sektore horientzako eta familientzako laguntza bat

2020-09-30

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua da.

 

Sailburuak "Euskadi Turismo Bonua" eta "Euskadi Bono Denda" aurkeztu ditu gaur.

Eusko Jaurlaritzak bonu hauek martxan jarri ditu

merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren sektoreei laguntzeko.

 

Sektore horietako enpresak gaizki pasatzen ari baitira

Koronabirusaren krisiagatik.

 

Hori da sektore horiei eta familiei laguntzeko modu bat

merkeago erosi ahal izango dute deskontu hauekin.

 

Eusko Jaurlaritza aldundiekin, udalekin eta Eudelekin koordinatu da.

 

Erakunde horietako arduradunak ere aurkezpenean izan dira.

 

Nola funtzionatzen dute bonu hauek?

 

Bonuak dira eta erosi ahal dituzte Euskadin bizi diren 18 urtetik gorako pertsonak

dendetan, jatetxeetan, hoteletan deskontuak izateko …

Euskadi bisitatzera kanpotik etorritako jendeak ere eros ditzake.

 

Deskontuak 5, 10 edo 20 eurokoak izan daitezke.

 

Bonu-motaren arabera.

 

  • Merkataritzarako bonuek 10 euroko deskontuak dituzte.
    Gutxienez 30 euroko erosketa egin behar da.

Pertsona bakoitzak gehienez 4 bonu eros ditzake.

  • Taberna, jatetxe eta jarduera turistikoetarako bonuak
    5 eta 10 euroko deskontuak dituzte.
    5 euroko deskonturako gutxieneko erosketa 20 eurokoa izango da.
    10 euroko deskonturako gutxieneko erosketa 40 eurokoa izango da
  • Turismo-ostatuetarako bonuak
    20 euroko deskontua izango dute.
    Gutxieneko erosketa 60 euroko izan behar du.
    Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu, ostatu hartze bakoitzeko,  erosi ahal izango ditu.
    Pertsona bakoitzak gehienez 40 euroko deskontua izan dezake.

 

Zenbat bonu jarriko dira salgai?

 

Guztira ia milioi bat bonu jarriko dituzte salgai.

 

Milioi erdi merkataritzarako eta 450 mila baino gehiago ostalaritza eta turismorako.

 

Hau 8,7 milioi euroko laguntza da merkatuarentzat.

 

Bonu horiei esker egingo diren erosketak, guztira, 26 milioi eurokoak izango dira.

 

Eusko Jaurlaritzak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez

5,7 milioi euro jarriko ditu 600 mila bonu baino gehiago saltzeko.

 

Gainerakoa beste erakunde, aldundi eta udal batzuek jarriko dute.

 

Gastu hori ez zuen aurreikusi sailak bere aurrekontuan.

 

Baina krisi-egoerak laguntza horiek behar ditu.

 

Noiz eta nola erosi ahal dira bonoak?

 

Eusko Jaurlaritzak urriaren 5ean argitaratuko ditu bonu horiei buruzko aginduak.

 

Urriaren 6an webgune bat jarriko da martxan Interneten

Bertan parte hartu nahi duten establezimenduek izena eman dezakete.

 

3 aste dituzue izena emateko.

 

Urriaren 28tik aurrera, Internet bidez erosi ahal izango dira bonuak.

www.euskadibonodenda.eus

www.euskaditurismobono.eus

 

Hurtado sailburuak esan du oso garrantzitsua dela egoera honetan

erakunde guztiek laguntzea eta ados jartzea.

 

Adibidez, albiste on hauei buruz hitz egin du:

 

  • Espainiako Gobernuaren, enpresaburuen eta sindikatuen arteko akordioa
    enplegu-erregulazioko espedienteak (ERTE) handitzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko akordioa Elkarrizketa Sozialeko Mahaian enplegu-erregulazioko espedienteetako langileek laguntzak kobratzen jarrai dezaten.

 

Ondorioz, datorren urteko otsailera arte

pertsona eta enpresa asko babestu daitezke krisiaren aurrean

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan