(ebaluazioan)
Berriak

Emakundek berdintasunari buruzko gaiak jorratzen dituen agendak banatuko dizkie ikasleei

2020-09-01

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea da.

 

Aurten bosgarrenez argitaratuko du Emakundek berdintasunari buruzko gaiak

 jorratzen dituen agenda bat DBH 1-eko eta 2-ko ikasleentzat.

 

45.000 agenda egin dira, eta irailean banatuko dira Bizkaia, Gipuzkoa eta

Arabako ikastetxeetan.

 

Agendan, gazteek eguneroko egoeretan berdintasunari eta pertsonak

errespetatzeari buruz hausnartzeko gaiak landu dira.

 

Gai hauek jorratuko dira:

  • Gure bizitzeko moduak hautatzeko askatasuna.
  • “Mutilen kontuak” eta “nesken kontuak” ezartzen dituzten estereotipoak.
  • Pertsonak zaintzeak duen garrantzia eta zainketa-lanak
    eta etxeko lanak partekatu beharra.
  • Pertsonen arteko desberdintasunak errespetatzea (sexua, arraza,
    egoera fisikoa...).
  • Pertsonen autonomia.
  • Gorputz perfektuei buruzko mezuak salatu beharra.
  • Autoestimuak eta sentimenduak adierazteak duen garrantzia (bai
    neskenak, bai mutilenak).
  • Laguntasuna
  • Emakumeen jakinduria onartzea, belaunaldi berrientzat eredu izan dadin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan