(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Urkullu lehendakariak bere karguaren zina egin du Gernikako arbolaren aurrean.

2020-09-05

Iñigo Urkullu aukeratu dute berriro lehendakari.

 

Behin aukeratuta, lehendakariak karguaren zina egin behar du.

 

Urkulluk Gernikako Batzar Etxean egin du.

Gernikako arbolaren azpian, euskal askatasunen sinboloa baita.

 

Batzar Etxean bilkura berezia egin da,

Hau da, ohikoa ez den saio bat.

 

Bertan bildu dira Eusko Jaurlaritza berria osatzen duten pertsonak

Eta ofizial egin da lehendakariaren izendapena

 

Gero, Urkullu zuhaitzaren azpian zina egitera atera da;

Han Eusko Jaurlaritzako pertsona batzuk baino ez dira izan.

 

Izan ere, covid 19ak ez du uzten pertsona asko elkarrekin egoten.

 

Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria, izan da zinean.

 

Han izan dira Bakartxo Tejeria eta beste pertsona batzuk:

Patxi López lehendakaria, Eudeleko ordezkariak, Arartekoa,

alderdi politikoetakoak, gizarte eragileak eta Justizia munduko eragileak,

María Chivite Nafarroako presidentea,

Unai Ugalde Nafarroako parlamentuko presidentea

edo Fernando Grande Marlaska Barne ministroa. 

 

Urkulluk duela 4 urteko zinean erabili zuen modu berean eta hitz berberekin

egin du zina.

 

Euskaraz eta eskua Autonomia Estatutuaren

 ale batetan jarrita egin du zina.

 

Ale hau Juan Ruiz de Angiz eskribauak egin zuen 1600. urtean.

 

Bizkaiko Jaurerriko erakundeei buruz hitz egiten duen lehen testua da.

 

Bizkaitarren eskubideak eta bizitza publikoan parte hartzeko modua.

Urkulluren zinaren hitzak lehen lehendakariak,

Jose Antonio Agirrek, esan zituen hitz berak dira:

"Apal-apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean,

eusko-lur gainean zutik eta Gernikako haritzaren azpian,

asaben gomutaz, herri-ordezkari zareten zuen aurrean,

nire agintea zintzo beteko dudala zin dagit
"

 

Zinaren ondoren, Ertzaintzaren musika bandak

Euskadiko ereserkia jo du, "Euzko-Abendaren Ereserkia".

 

Gero, denak sartu dira berriro Juntetxean.

Han, lehendakariak tribunatik hitz egin du,

lehendakari kargua hartu ondoren.

 

Ondoren, guztiek zutik jarrita "agur Jaunak" entzun dute.

 

Ekitaldia Urkulluren hitzekin amaitu da, kanpoan argazkiak eginez

Makila eskuan zuela lehendakariak.

 

Makila botere politikoa sinbolizatzen duen egurrezko makila da.

Lehendakariak, Eusko Legebiltzarreko presidenteak

eta Batzar Nagusietako presidenteak,

gero sinatu dute ohorezko liburuan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan