(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-07-21

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan

eta hainbat erabaki hartu ditu.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak

aipatu ditu onartu diren laguntza berriak.

Zientzia eta teknologia ikertzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak laguntza berriak onartu ditu

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen 14 proiektu.

Proiektu horiek COVID-19ari buruz ikertzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzak uste du ikertzea oso garrantzitsua dela

Euskal gizarteari prest egoten lagunduko diolako

COVID-19ren krisi honetan.

Laguntza-programa bat ere onartu du

2020an antolatzeko:

  • Ikastaroak

  • Jarduerak

  • zientziari buruzko kongresuak

Zientziari buruzko bilerak

Covid-19agatik gelditu behar izan dute.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak antolatu nahi ditu

berriz ere jarduera horiek pixkanaka

segurtasun-neurriak betez.

Laguntza horiekin Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea

aurrez aurreko edo Internet bidezko jarduerak antolatu ahal izango ditu.

Osakidetzak osasun-materiala erosi eta banatuko du.

Hemendik aurrera, Osakidetzak erosi eta banatuko du

osasun-material guztia

  • eskularruak

  • maskarak

  • garbiketa-produktuak…

Osakidetzak ere material hori guztia gordeko du.

Horrek guztiak COVID-19aren agerraldi berriei aurre egiten lagunduko du.

 

Material hori euskal erakunde guztiei banatuko zaie:

  • Eusko Jaurlaritzari

  • foru aldundiei

  • udalei

  • erakunde horien mende dauden erakunde guztiei

Eusko Jaurlaritzak uste du horrela:

  • eraginkorragoak izango direla

  • materiala gordeta egongo dela behar denerako

  • gastu gutxiago izango direla eta materiala erosteko hobeto antolatuko direla

Tubacex enpresak langile kopurua murriztu ditu

Eusko Jaurlaritzak albiste txarra dela esan du

Tubacex enpresak langile-kopurua murriztu behar izatea.

 

Tubacex enpresak altzairu herdoilgaitzezko hodiak egiten eta saltzen ditu.

Altzairu herdoilgaitza oso altzairu indartsua da.

eta urarekiko, hezetasunarekiko erresistentea …

Adibidez, jateko erabiltzen ditugun mahai-tresnak

Altzairu herdoilgaitzezkoak dira.


Eusko Jaurlaritzak enpresekin eta sindikatuekin

lanean jarraituko du, euskal enpresek

uda ondoren langileak berriro ez murrizteko.

Bihar Elkarrizketa Sozialerako Mahaia bilduko da, honako honetaz hitz egiteko:

  • ekonomia eta industria Euskadin.

  • Egoera honek eragiten dien enpresekin egiten ari diren lana.


Enpresa horiek honetako honetan egiten dute lana:
  • energia, hala nola gasa, gasolina, elektrizitatea.

  • aeronautika, hegazkinak edo hegazkinentzako piezak fabrikatzen

    dituena.

  • automobilgintza, autoak edo autoentzako piezak fabrikatzen dituztenak.


Gai zerrenda

Prentsa dossierra


 


 


 








 

 

Iruzkin bat
  • 2020-07-21

    Apoyar emprendizaje energía renovable y aquello en eficiencia hacer más con menos, inclusive facilitando accesibilidad eliminación de barreras, dotando mayor autonomía

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan