(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-07-14

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da

eta erabaki batzuk hartu ditu.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak

eta Nekane Murga Osasun sailburuak

zein akordiotara iritsi diren azaldu dute

eta uztailaren 12ko hauteskundeen emaitzak eman dituzte.

 

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, uztailaren 12an

 

Bozeramaileak azaldu duenez, uztailaren 12ko hauteskundeetan

dena ondo atera da:

  • herritarrek arazorik gabe bozkatu ahal izan dutelako.

  • osasun- eta segurtasun-neurri guztiek ondo funtzionatu dutelako.

 

Eusko Jaurlaritzak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei

osasun- eta segurtasun-neurri guztiak errespetatu dituztelako.

 

Osasun Publikotik eskatzen zuten bezala,

botoa ematera joan diren pertsonak:

  • maskarak erabili dituzte.

  • segurtasun neurriak zaindu dituzte.

  • botoa etxetik eraman dute.

 

Botoa emateko leku guztietan

segurtasun-neurriak bete dira.

 

Hauteskunde hauetan parte hartu du

herritarren erdiak baino gehixeagok.

Eusko Jaurlaritzak uste du parte hartu dutela

beste hauteskunde batzuetan baino pertsona gutxiagok

Covid-19aren krisiagatik.

 

Baina Eusko Jaurlaritzarentzat garrantzitsuena zera da:

Pertsona guztiek nahi zutena egin ahal izan dutela:

  • bozkatu nahi izan dutenek lasaitasunez bozkatu dute.

  • bozkatu nahi izan ez dutenek, ez dute bozkatu.

Hauteskundeen emaitza

 

Boto gehien jaso dituen alderdia Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) izan da.

Orain arte Eusko Jaurlaritza osatzen zuten alderdietako bat da.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du emaitza hori

herritarrek izan dela Eusko Jaurlaritzak 4 urte hauetan

egin duen lanean duten konfiantzagatik.

 

Eusko Jaurlaritzak esan du gauzak egingo dituztela

eta erabakiak hartuko dituztela herritarren ongizaterako.

Orain arte bezala.

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

1.- Aurrekontuari buruz honako hau nahi dute:
  • errealitate berri horretarako erabaki egokiak hartzea

  • urtea onartutako aurrekontuarekin hastea.

Horrela, herritarrei oinarrizko zerbitzuak bermatu nahi dizkiete

eta gizarte-kohesioa.

 

2.- Euskal erakunde guztien artean adostea

Ekonomia eta Enplegua Berreskuratzeko Plana.

Plan hau honetarako da:

 

3.- Langabeziari buruz: Lanik ez duten pertsona kopurua

 % 10 baino gutxiago izatea.

 

Zientzia eta teknologiaren ikerketa eta garapena.

 

Eusko Jaurlaritzak Emaitek Plus 2020 laguntzak onartu ditu.

Laguntza hauek ikerketa sustatzeko dira

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Saretik. 

 

Laguntza horiek honako hauei laguntzeko balio dute:

 

Osasuneko sailburuak eman ditu

Euskadiko koronabirusari buruzko azken datuak.

 

Datuei buruzko informazioa:

Koronabirusaren egoerari buruzko datu eguneratuak Euskadin.

 

Prentsa dossierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan