(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-07-07

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da

eta akordio batzuk hartu ditu

 

Akordio nagusiak turismoarentzat eta merkataritzarentzat emango diren laguntzekin lotuta daude.

 

Turismo eta merkataritzarako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek

Herritarrentzako turismo eta merkataritza bonuak izango dituzte.

Hirigune laguntza-programa ere abian jarri da

Programa honek turismoari eta merkataritzari lagundu nahi die

Covid-19aren krisiagatik zailtasunak dituztelako.

Programak ia 2 milioi euroko aurrekontua du.

 

Langileen prestakuntzarako laguntzak

Gobernu Kontseiluak 1,3 milioi euro onartu ditu

honako erakunde hauetako langileen prestakuntzarako:

 

  • Osakidetza
  • Hezkuntza
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

 

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 4 prestakuntza-hitzarmen berritu ditu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (HAEE).

 

240 mila euro ere onartu ditu

Udan, euskaraz! laguntza-programarako

 

Programa hau lagungarri diren hezkuntza-jardueretarako da.

Euskara indartzeko 2020ko udako oporretan.

 

Kultura eta hizkuntza politika

 

Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailak

txosten bat aurkeztu du 

bi hizkuntza ofizialen gaineko erabilera eskubideari buruz:

euskara eta gaztelania.

 

Txosten honen arabera, 2019an zehar

194 intzidentzia izan dira eta horietan ez da

eskubide hori errespetatu.

 

2018an baino 51 intzidentzia gutxiago.

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du ere

2 milioi 400 mila euro, 2020an, 2021ean eta 2022an

Euskadiko kultura-ondarea ezagutarazteko

egingo diren jardueretarako laguntzetan.

Udalek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek

eta gai horri buruzko proiektuak dituzten pertsonak

 

Prentsa dosierra

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan