(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Tokiko eta beste erkidegoetako bisitariak Euskadira erakartzeko turismo-kanpaina

2020-06-17

Eusko Jaurlaritzak bere turismo-kanpaina aurkeztu du gaur.

 

Aurkezpena Sonia Pérez

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak

eta Isabel Muela sailburuordeak egin dute.

 

Kanpaina horren bitartez, asmoa da Euskadiko lekuak bisitatzea

Euskadin bertan edo Espainiako beste probintzietan bizi den jendeak.

 

Covid-19ren ondorioz, aurten turismo-kanpaina

ez da beste herrialde batzuetako turistei zuzenduta egongo,

baizik eta tokiko eta nazioko turismoari,

Euskadi marka sendoagoa egiteko.

 

Hauexek dira kanpainaren goiburuak: “Bisitatu behar”,

“Ongi etorri” eta “Ederra da berriz elkartzea”.

 

Kanpaina aurkezteko 3 bideo egin dira.

 

Batez ere, hainbat lekutako plan eta ibilbideetan eta

euskal gastronomian oinarritzen da.

 

Planak eta esperientziak

 

Eusko Jaurlaritzaren Turismo webgunean

bada atal bat, 120 plan biltzen dituena,

bisitariek egun batean egiteko.

 

 

Informazioa hemen kontsulta daiteke:

https://turismo.euskadi.eus/tu-destino

https://turismoa.euskadi.eus/ongi-etorri

 

The Basque Route

 

Aurtengo turismo-proiektu garrantzitsuenetako bat

The Basque Route da.

 

8 ibilaldi dira, Euskadiko hainbat toki bisita ditzaten honako hauek:

  • Euskadira norberaren autoarekin edo alokairukoarekin iristen diren turistek.
  • Bide berriak egin nahi dituzten euskal bisitariek.

 

Informazioa 4 hizkuntzatan dago eskuragarri hemen:

 

https://www.thebasqueroute.eus/es/

 

Ibilbide horiek ETBren 8 programatan azalduko dira.

 

Bihartik aurrera emango dira,

ostiral guztietan gaueko 10etan,

eta Iñaki Urrutiak aurkeztuko du, zenbait pertsona ezagunekin batera.

 

Euskal gastronomia

 

Gastronomia da

Euskadira turismoa erakartzeko beste alderdi garrantzitsu bat.

 

Sailburuak esan du otorduak hemen

desberdindu egiten gaituela eta euskal herria batzen duela.

 

Eta nahi dugula bisitatzen gaituztenak horren parte sentitzea.

 

Bestalde, gogorarazi du Euskadin eskaini nahi den turismo-ereduak

helburu hauek dituela:

  • Orekatua izatea.
  • Tokiko ekonomiari laguntzea.
  • Bisitatzen den tokiaren parte sentiaraztea bisitaria.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan