(ebaluazioan)
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Euskaltegiak normaltasunera itzuli dira segurtasun eta osasun bermeekin

2020-06-10

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da.

 

Gaur Gabriel Aresti euskaltegian izan da, Bilbon.

 

Han azaldu du zein den euskaltegien egoera Euskadin

eta euskara ikasleak eskolekin jarraitzera

eta udako ikastaro berrietan izena ematera animatu ditu.

 

Euskaltegiek martxoan gelditu behar izan zituzten eskolak Covid19a dela-eta

Handik aurrera, euskaltegi guztiak antolatu ziren

eskolak internet bidez ematen jarraitzeko.

 

Maiatzaren 25az geroztik, aurrez aurreko eskolak eskaini ditzakete berriro.

 

Euskaltegiek Eusko Jaurlaritzari aurkeztu diote

segurtasun- eta osasun-neurrien plana,

ohiko jarduerari berriro ekiteko.

 

Sailburuak honako datu hauek eman ditu:

  • Ia euskaltegi guztiek Euskadin
    hasita zeuden klaseei berriro ekin diete,
    aurrez aurrekoak egiten dira dagoeneko, baita internet bidezkoak ere.
  • Ekainean 25 ikastaro intentsibo hasi dira:
    14, Bizkaian; 6, Araban; eta 9, Gipuzkoan.
  • Uztailean ikastaro gehiago aterako dira.
  • Barnetegiek ere aurrez aurreko jarduerak eskainiko dituzte
    udako hilabeteetan.

 

Halaber, sailburuak esan du euskaltegiek

ahalegin handia egin dutela pixkanaka

ohiko jarduera berreskuratzeko,

eta ikasleek euskara ikasteko edo maila hobetzeko

aukera izan dezaten, seguru sentituz.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan