(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-06-09

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da

eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak,

Nekane Murga Osasun sailburuak

eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak

zein akordiotara iritsi diren azaldu dute

 

Transferentziei buruz

 

Datorren ekainaren 25ean bilera bat izango da Madrilen

Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean

transferentziei buruz.

 

Josu Erkoreka bozeramaileak

eta Carolina Darias Lurralde Politikako ministroak zuzenduko dute bilera.

 

Bilerak balioko du zenbait gairen eskumena

Espainiako gobernutik Eusko gobernura igarotzeko.

Gai horiek honako hauekin dute zerikusia:

  • Farmazia-produktuei buruzko legearekin.
  • Derrigorrezko eskola-aseguruaren osasun-prestazioekin.
  • Kaleratze kolektibo baten ondorioz
    eragindako langileei jubilazio aurretik eman beharreko laguntzekin.

 

Langabezian dauden gazteen prestakuntzari buruz

Gobernu Kontseiluak prestakuntza-programa bat onartu du

langabezian dauden eta ikasketa gutxi dituzten gazteentzat.

 

Programa honek milioi eta erdi euro baino gehiagoko kostua izango du

eta 2022ra arte iraungo du.

 

Lanbidek aurreko urteetan ere egin ditu programa horiek.

 

Helburua da DBH amaitu ez duten eta

ikasten jarraitzeko asmoa ez duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteak

lana aurkitzeko trebatzea.

 

Programan Ezaugarri horietakoren bat  duten

210 gaztek parte hartu ahal izango dute:

 

  • Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasturteak errepikatu zituztenak
    eta titulua 17 urterekin lortu ez dutenak.
  • Atzerritik 16 urte baino gehiagorekin iritsi zirenak
    eta ez badira bigarren hezkuntzan eskolatu.

 

Hezkuntza bereziari buruz

Gobernu Kontseiluak 36 milioi euro baino gehiago onartu ditu

Itunpeko ikastetxeak datorren ikasturtean

eskaintzen dituzten hezkuntza berezirako laguntzetarako

 

Euskadin, zentro horietan, 623 profesionalek egiten dute lan.

Hezkuntza berezikoak, Lehen Hezkuntzan eta DBHn.

 

Profesional horiek hezkuntza-premia bereziak dituzten

 ikasleen irakaskuntzan dihardute.

 

Koronabirusari buruzko datuak

Osasun sailburuak informazioa eman du

Euskadiko koronabirusaren egungo egoerari buruz.

 

Gobernu Kontseiluak kontratua onartu du

anbulantziak garraiatzeko zerbitzua lehiaketara ateratzeko.

 

Zerbitzuaren kostua 107 milioi eurotik gorakoa izango da.

Kontratu horrek esan nahi du egindako aurreko kontratuan baino ia % 13 gehiago gastatzen dela anbulantzien zerbitzuan.

Gai-zerrenda

Prentsa dosierra

 

2 iruzkin
  • Lehendakaritza
    2020-06-12

    - Si eres extranjero y residente en el exterior, hay que aplicar a través de organizaciones extranjeras que tienen convenios con organizaciones del País Vasco para dar esta oportunidad a los extranjeros. Pero no se aplica directamente al Gobierno Vasco.
    - Si quieres aplicar vía organizaciones vascas (que es a quien apoya el Gobierno Vasco directamente) habrá que cumplir los criterios que exigen dichas organizaciones entre los cuales está la residencia en el País Vasco.

  • 2020-06-11

    bueno, a mi gustaría hacer una consulta, como se puede participar de los programas educativos, para estudiantes extranjeros y que actualmente, residen en el exterior- en el caso de que estos quieran llevar una especialización en otro campo académico,o en otra campo de estudios universitarios-Yo había preguntado por un trabajo opcional, en Katea Legaia,por medio de Elhabe,a la vez durante este problema del COVID 19. pero se me explicó, que era mejor que iniciara los trámites de residencia en el país Vasco-que de esa forma era mas fácil acceder a los trabajos opcionales-yo quede de mandar la solicitud al departamento de Extranjería en el País Vasco-el cual lo debo de tratar de solicitar- atentamente Leónidas Guerra Urcuyo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan