(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-06-02

Eusko Jaurlaritzako gobernu Kontseilua aste honetan bildu da

eta hainbat erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Josu Erkorekak,

Osasun sailburuak, Nekane Murgak,

eta Ingurumenaren sailburuak, Iñaki Arriolak

zein akordiotara iritsi diren azaldu dute.

 

Datorren ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna da.

 

Horregatik, Gobernu Kontseilua gaur

Abanto Zierbenan egin da.

 

Bilera Meatzaldeko Ekoetxean egin da.

Ingurumena interpretatzeko zentroa da hori.

 

Ingurumenari buruz

 

Arriola sailburuak bi ekimen aurkeztu ditu

bere Ingurumen Sailarekin lotutakoak:

  • Ingurumena babesten laguntzeko neurrietan inbertitzen duten enpresentzako
    diru-laguntzak.

 

Deseskaladaren 3. faseari buruz

 

Astelehenean, ekainak 8, Euskadi deseskaladaren 3. fasean sartuko da.

 

Eusko Jaurlaritza arduratuko da orduan

deseskaladaren neurriei buruz erabakitzeko.

 

Lehendakaria izango da eskumenak dituen agintari bakarra.

 

Orain arte, Espainiako Gobernua ere halakoxea zen.

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa

oso albiste ona da.

 

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu dio

Euskadi osoa 3. fasera pasatzea.

 

Horretarako, beharrezko dokumentazio eta datu guztiak bidali ditu.

 

Oraindik ez dakite zeintzuk izango diren fase honen baldintzak.

 

Jakiten direnean, Eusko Jaurlaritzak aldaketak proposatuko ditu.

Euskadiko errealitatea kontuan hartuta.

 

Gutxieneko diru-sarrerari buruz

 

Aste honetan jarriko da martxan gutxieneko bizi-diru-sarrera.

 

Espainiako Gobernuaren laguntza da, baina Euskadin

Lanbidek kudeatuko du, Diru-sarreren Errenta Orokorrarekin batera (RGI).

 

Laguntza horiek eskatu eta jasotzeko,

Lanbide izango da leku bakarra.

 

Espainiako Gobernuarekin egindako akordio honek aukera emango du

Euskadik bere gizarte-babeseko sistema finantzatu ahal izatea.

 

Gizarte-laguntzak kudeatzeko eskumen honen transferentzia

Lanean ari dira eta udazkenean sinatuko dute.

 

Ekonomiari eta Europari buruz

 

Europako Kontseiluak ekainaren 19an onartuko du

Europako herrialdeei laguntzak emateko plana

bere ekonomien egoera hobetzeko, COVID 19a dela eta.

 

Eusko Jaurlaritzarentzat hori albiste ona da.

Gainera, plan bat jarri du martxan euskal ekonomia  eta enplegua

2025ean berreskuratzeko.

 

Gai-zerrenda

Prentsa dossierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan