
Segurtasun eta osasun neurriak uztailaren 12ko hauteskundeetarako
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da.
Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko sailburua.
Bi sailburuek azaldu dute
zeintzuk izango diren segurtasun- eta osasun-neurriak
Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeetarako.
7 osasun-aholku
- Hauteskunde-ekitaldiak egiten diren tokietan:
- Pertsonen arteko kontaktua saihestea.
- Segurtasun-tartea mantentzea.
- Ez banatu liburuxkak edo objektuak.
- Sarreran gela hidroalkoholikoa izatea.
- Zakarrontzi bat izatea, eskuzkoa ez den tapa duena irteeran.
Eta ekitaldiaren amaieran desinfektatzea.
- Hauteskunde egunean pertsonen arteko harremanei buruz:
- Adinekoen egoitzetan hauteslekuak egotea saihestea.
- Metro eta erdiko distantzia mantentzea:
- Hauteslekuetako pertsonen sarrera eta irteera antolatzea,
pilaketak saihesteko.
- Lehentasuna ematea 65 urtetik gorako pertsonei eta haurdun daudenei,
ilarak sortzen badira.
- Posta bidezko botoa
- Egin beharreko urratsak.
- Segurtasun neurriak notario bat behar den kasuetarako,
botoa ematera joan ezin diren pertsonentzako.
- Ikastetxetan eta hauteslekuetan:
- Lekuak desinfektatu, bozketak egin aurretik.
- Aireztatuta edukitzea eta mahaiak maiz garbitzea,
kutxak, kabinak, komunak, ateen heldulekuak…
- Sarreran gela hidroalkoholikoak izatea.
Eta paperontziak irteeran.
- Lokalak itxi ondoren garbitu eta desinfektatu.
- Hauteskunde mahaietako pertsonak eta beste pertsona batzuk:
- Segurtasun-tartea mantentzea.
- Emango zaien maskara eramatea.
- Eskuak maiz garbitzea.
- Ez dute NANik eskuekin ukitu beharko, ezta gutun-azalak ere.
- Botoa ematera doazen pertsonak:
- Segurtasun-tartea mantentzea.
- Maskara eramatea.
- Informazioa eta dokumentazioa etxetik eramatea.
- Ahalik eta denbora gutxien egon hauteslekuetan.
- Botoak zenbatzean:
- Distantzia mantentzea, maskara eta eskuak garbitzea.
- Nitrilozko eskularruak eta FFP2 maskarak emango dira.
Jarraibideen eskuliburuak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak onartuko du
hauteskunde-mahaietan parte hartuko duten
pertsonei zuzendutako jarraibideen eskuliburua ematea
jakin dezaten zer egin behar duten bozketa-egunean.
Eskuliburuak osasun-neurriak ere azalduko ditu.
Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketak
ekainaren 13tik 17ra egingo dira.
Presidente, bokal edo ordezkoa izatea egokitzen zaien pertsonak
jakinarazpena eta eskuliburua jasoko dituzte.
Hauteslekuak
Uztailaren 12ko hauteskundeetan osasun neurriak bete ahal izateko,
aurreko hauteskundeetan baino 41 hautesleku gehiago egongo dira.
Guztira 761 hautesleku eta 2.678 hauteskunde mahai izango dira.
100 hautesleku berriak dira.
Botoa ematera doazenek ondo begiratu behar dute
bidaliko zaien txartela bertan jarriko baitu botoa eman behar duten
tokiko datuak.
Posta bidezko botoa.
Posta bidez bozkatzea eskatu duten pertsonen kopuruak
gora egin du duela 4 urteko hauteskundeekin alderatuta.
Horren arrazoia da osasun-egoera eta
uztailean, oporraldia.
Posta bidezko botoa uztailaren 2a arte eskatu ahal da.
Interneten bidez eskatu ahal da, web gune honetan:
Dokumentua bete eta sinatu behar da eta Correosera eraman.
Dokumentuak barra-kode bat du
kudeaketa errazagoa eta azkarragoa egiten duena.
Baina Internet bidez ere sina daiteke sinadura elektronikoarekin.
Eta postariak boto-paperak eta gutun-azalak etxean entregatzen dituenean
une horretan eman dakioke botoa
eta, horrela, Correosera joan beharrik ez izatea.