(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren berriak

2020-05-26

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Josu Ekorekak,

eta Osasun sailburuak, Nekane Murgak,

azaldu dituzte zein erabaki erdietsi dituzten.

 

Eskumenen transferentzia

 

Zenbait hilabeteren ondoren, Eusko Jaurlaritza

Espainiako Gobernuarekin bildu da

eskualdatu gabeko eskumen transferentzia aztertzeko.

 

Bilera horretan erabaki da Eskumenen Batzorde Mistoa

aurrez aurre bilduko dela ekainean.

 

Euskadi 3. Fasean sartzen denean egingo da bilera.

 

Ekaineko bilera horretan ofizialki jakinaraziko da

3 eskumen hauen transferentzia:

 

  • Farmazia-produktuei buruzko legeak.
    Hauetaz arduratuko da, besteak beste:
-pertsonentzako osasun-produktuei eta sendagaiei
buruzko publizitate-mezuez.
-sendagaiak Euskadin fabrikatzen dituztenen ikuskapenez.
sendagaien kalitatea zaintzeaz eta kontrolatzeaz.
  • Derrigorrezko eskola-asegurua.
    Unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko ikasleen
    osasun-asegurua kudeatuko du,
    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailatik aurrera (DBH)
  • Jubilazio arrunterako laguntzak.
    Kaleratze kolektiboa jasan duten langileei
    erretiroa hartu aurretik ematen zaizkien laguntzak kudeatuko ditu.

 

Eusko Jaurlaritzak adostu ditu dagoeneko:

  • Euskadiri eskualdatutako 3 transferentzia horiekin,
    Eusko Jaurlaritzak 7,5 milioi euro kenduko ditu urtero kupotik.

 

Transferentzien egutegia

Eusko Jaurlaritzak transferentzien egutegia ere eguneratuko du,

bertan behera geratu baitzen egutegi hori martxoan

Covid-19aren arazoarengatik.

 

Euskadirentzat oso garrantzitsua da normaltasunera itzultzea

gai honen inguruan Espainiako gobernuarekin izaten diren harremanetan.

 

Izan ere, historian lehen aldiz,

egutegi horretan zehaztu da noiz transferituko diren

eskualdatu gabe dauden eskumen guztiak.

 

Eusko Jaurlaritzarentzat, honako hauek dira

eskumen garrantzitsuenak:

 

 

Euskadiko Administrazio Orokorreko langileentzako babes-materiala

Eusko Jaurlaritzak beharrezko babes-materiala erosi du

Euskadiko Administrazio Orokorrean lan egiten duten langileentzat.

 

Hona hemen zer erosi duen Eusko Jaurlaritzak:

  • binilozko, nitrilozko eta latex-ezko eskularruak.
  • FFP2 maskarak eta maskara kirurgikoak.
  • osasun arloan erabiltzeko gel desinfektatzailea
    eta erabilera orokorrekoa.

 

Langileek lana egitean duten arriskuaren arabera

banatuko dute materiala.

 

Maiatzaren 11z geroztik, poliki-poliki

hasi dira administrazio publikoko langileak

aurrez aurre artatzen.

 

Gaur egun, langileen erdiak baino gehiagok

aurrez aurre artatzen du.

 

Zerbitzu zuzendaritza bakoitzak

bere babes-neurriak ezarri ditu

zerbitzu eta lanpostu bakoitzerako.

 

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, ongi betetzen ari da

deseskalatze prozesua administrazio publikoan.

 

Josu Erkoreka bozeramaileak esan duenez, honela betetzen ari da prozesua:

  • era ordenatuan
  • lagun asko bildu gabe
  • pertsonen artean 2 metroko segurtasun-tartea zainduta
  • arazorik gabe.

 

Diru gehiago udalentzat hauteskundeetarako

Eusko Jaurlaritzak diru gehiago emango die Euskadiko udalei

Uztailaren 12ko hauteskundeetarako.

 

300 euro jasoko dituzte bozketa-mahai bakoitzeko.

 

Izan ere, diru gehiago beharko da

Covid-19ak eragindako higiene eta segurtasun neurriak betetzeko.

 

Covid-19ren arazoaren aurretik, Eusko Jaurlaritzak

205 euro gastatzea kalkulatu zuen mahai bakoitzeko.

 

Udalek honako hauetaz arduratuko dira:

  • hauteskundeetan parte hartzen duten pertsonei ordaintzeaz,
  • bozkatzeko lekuak prestatzeaz eta garbitzeaz
  • materialak hauteskunde-mahaietan banatzeaz: papera, boligrafoak ……
  • hautestontziak, kabinak eta hauteskundeetarako behar den material guztia muntatzeaz, desmuntatzeaz eta garraiatzeaz
  • botoa emateko lekuen barruko sarrera eta mugimendua kudeatzeaz.

 

Uztailaren 12an 2.677 bozketa-mahai egongo dira, honela banatuta:

  • 426 Araban
  • 400 Bizkaian.
  • 851 Gipuzkoan

 

Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, euskal udalek

guztira 800 mila euro baino gehiago gastatuko dituzte.

 

Koronabirusaren bilakaeraren datuei buruz

Osasun sailburuak azken datuak eman ditu

koronabirusaren Euskadiko datuei buruz.

 

Datuei buruzko informazioa:

Euskadiko koronabirusaren egoerari buruzko datu eguneratuak.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan