
Ekainaren 1etik aurrera, aurrez aurrezko arreta ematen hasiko dira Lanbideren bulegoak.
Ekainaren 1etik (astelehena) aurrera, Lanbideren bulegoak
berriro hasiko dira jendeari aurrez aurre arreta ematen.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzak beharrezko segurtasun-neurriak
hartu ditu honako hau bermatzeko:
- erabiltzaileen osasuna
- Lanbideko langileen osasuna.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek,
eta Lanbideko zuzendari nagusiak, Borja Belandiak,
Lanbidek Gasteizko Salburuan duen bulegoa bisitatu dute.
Bulego horretan honako segurtasun-neurri hauek ezarri dira:
- metakrilatozko manparak.
- markak lurrean, pertsonen artean 2 metroko
segurtasun-tartea gordetzeko.
- kartelak, bulegoan gehienez ere zenbat pertsona
egon daitezkeen adierazteko.
- gel desinfektatzaileak.
- paper-zapi garbitzaileak.
- etengabe garbitzea bulegoak.
Lanbideren 42 bulegoek izango dituzte neurri horiek guztiak.
Bestalde, aldez aurretik hitzorduak emango dira jende asko bildu ez dadin.
Interesdunek honako bide hauek erabiliz eska dezakete hitzordua aldez aurretik:
- telefonoz: 945 160600 edo 630 305 452
- Lanbideren webgunean: lanbide.euskadi.eus
Aldez aurretiko hitzorduak antolatzeko,
hitzorduen egutegia sortu du Lanbidek.
Egutegi horrek honako hauek hartzen ditu kontuan:
- pertsona bakoitzak behar duen arreta-denbora
- bulegoaren tamaina
Helburua da itxarongeletan:
- pertsona asko ez biltzea
- pertsonek itxaronaldi luzerik ez egitea
Bulegoetara joaten diren erabiltzaileek honako hauek egin beharko dituzte:
- maskara eraman
- eskuak gelarekin edo paper-zapiekin garbitu, arreta jaso aurretik.
- bakarrik joan, ahal den guztietan.
- NAN edo pasaportea eraman.
- Lanbideren webgunetik izapideetako dokumentuak deskargatu
eta bulegora eraman etxetik beteta.
Izapideak etxetik Internet bidez
egitea ere sustatuko da.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzak hitzarmena du KZ Gunea-rekin,
pertsonei ordenagailuak eta Internet erabiltzen laguntzeko.
Normalean, Lanbideko bulegoetako itxarongelan
makina bat dago, pertsonak baiezta dezan
iritsi dela hitzordura.
Orain, sistema bat jarri da pertsonek
makina horien pantaila ukitu beharrik izan ez dezaten.
Sistema horrek Qmatic Mobile du izena eta honela dabil:
- pertsonak hitzordua eskatzen duenean, QR kode bat jasotzen du.
- bulegora iritsitakoan, mugikorra hurbildu behar da
makinaren pantailara QR kodea irakur dezan. - kodea irakurritakoan, tiket bat sortuko da
gelan dagoen pantaila handian. - pertsonari sartzeko txanda iristen zaionean,
pantailak abisatuko dio zein mahai-zenbakitara joan behar duen. - pertsonak mugikorrean ere jasoko du tiketa.
Mugikorrean ere abisatuko zaio noiz sartu eta zein mahaitara joan.
Horrela, bulegotik kanpo itxoin dezake pertsonak.
Internet bidezko izapideak
Lanbidek izapideak Internet bidez etxetik egitea sustatzen du.
Horretarako, Interneten zer izapide egin daitezkeen kontsulta daiteke:
- webgunean
- telefonoz
Adibidez:
- Lanbiden izena eman.
- NireLanbidenet-eko sarbide-gakoak eskatu.
- DARDE agiria eskatu: enplegua eskatzeko txartela da
- berritze-datari buruzko informazioa eskatu.
- hainbat ziurtagiri eskatu: inskripzioarena, inskripzio-aldiena,
urteko kobrantzena, espedientearen egungo egoerarena …
- prestakuntza-ikastaro batean aurrez izena eman.
- Enplegu-eskaintzetan izena eman.