(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehen euskal argazki-kamera bidali dute Nazioarteko Espazio Estaziora

2020.eko maiatzak 20
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Maiatzaren 21ean Nazioarteko Espazio Estaziora jaurti dute

euskal teknologiarekin egindako lehen argazki-kamera.

 

Jaurtiketa Japoniako uharte batetik egin da,

Tanegashima-tik, hain zuzen.

 

Kameraren bidaiak 4 egun iraungo du

Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi arte.

 

Jaurtiketa horretan bideokonferentziaz hartu dute parte hauek:

 

  • Iñigo Urkullu lehendakariak
  • Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak
  • Cristina Garmendia Satlantis enpresako presidenteak.

 

Satlantis euskal enpresak behaketa-sateliteak egin ditu.

 

Argazki-kamera hori sortzeko,

7 urtez egin dute lan

Eta 16 milioi euro gastatu dituzte.

 

Kamera horrek oso pisu txikia du

eta bereizmen handiko argazkiak egin ditzake.

 

Hau da, ateratzen dituen irudiek kalitate handia dute

eta oso ondo ikus daitezke gauza txikienak ere

 

Proiektu hori posible da Eusko Jaurlaritzak

Euskadin honako hauek egiten lagundu duelako:

  • ikertzen
  • industriak goi-mailako teknologia sortzen.
    Alegia, kalitatezko elementuak eta produktuak egiten,
    ikertzen laguntzeko.

 

Ikerketa horiek ingurumena eta gure bizimodua

hobetzen lagunduko dute.

 

Lehendakariak esan du hori guztia oso garrantzitsua dela

eta Basque Research and Technology Alliance

zentroaren laguntzarekin lortu dela.

 

Satlantis enpresako arduradunak

oso pozik daude jaurtiketa horrekin;

izan ere, lehenengo aldia da

 

  • hain kamera txikia eta hainbeste bereizmenekoa
    espaziora bidali eta han erabiltzen dena.
  • japoniarra ez den teknologia erabiltzen dena
    Nazioarteko Espazio Estazioaren gune japoniarrean.

 

Jaurtiketaren ondoren, solasaldia izan da

eta munduko hainbat lekutako

10 adituk hartu parte:

 

  • Juan Tomás Hernani Satlantis-eko zuzendariak
  • Karmelo Sainz de la Maza Elkarkidetzaren presidenteak
  • Javier Ponce Garapen Teknologiko eta Industrialerako
    Zentroaren zuzendari nagusiak
  • Paolo Minciacchi Geos Telespazio-ren zuzendariak
  • Jean Jacques Dordain Europako Espazio Agentziaren zuzendari nagusi ohiak
  • Sean O´Keefe NASAren administratzaile nagusi ohiak
  • Miguel Angel Panduro Hispasat-en zuzendariak
  • Eva Labarta Everis Initiatives-en zuzendariak
  • David Norton Floridako Unibertsitatearen zuzendariordeak
  • Masatoshi Nagasaki Space BD-ren zuzendariak.

 

Gainera, jaurtiketa hainbat hiritatik ikusi da:

  • Bilbotik
  • Gasteizetik
  • Madriletik
  • Erromatik
  • Parisetik
  • Washingtonetik, Estatu Batuetatik.
  • Floridatik, Estatu Batuetatik.
  • Bruselatik, Belgikatik.
  • Tokiotik, Japoniatik.
  • Tanegashima uhartetik, Japoniatik.

 

Satlantis enpresa

 

Satlantis lehen enpresetako bat da

hainbat teknologia dituen kamera hori sortzen.

 

Adibidez, honakoak ditu:

 

Enpresarentzat oso garrantzitsua da:

  • Espaziora iristen lehena izatea.
    Izan ere, enpresa askok gauza bera lortu nahi dute.
  • lortu den hori behin bakarrik ez gertatzea
    eta hain gauza garrantzitsuak egiten jarraitzea.

 

Satlantis batasun publiko eta pribatu bat da, kide hauek dituena:

 

  • Eusko Jaurlaritza
  • Espainiako Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa
  • Everis, beste batzuei espaziora bidaliko diren produktuak
    garatzen laguntzen dien enpresa bat.
  • Orza, beste enpresa batzuek gauzak egin ahal izateko
    dirua inbertitzen duen enpresa bat.

 

SATLANTIS enpresak 26 milioi euro lortu ditu

sateliteekin lan egiten duten

mundu osoko beste enpresa batzuekin egindako beste proiektu baterako.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau