(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren berriak

2020.eko maiatzak 19

Eusko Jaurlaritzaren Kontseilua aste honetan bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Josu Ekorekak,

Ekonomia sailburuak, Arantxa Tapiak,

Osasun sailburuak, Nekane Murgak,

eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Sonia Pérezek

azaldu dituzte zein erabaki erdietsi dituzten.

 

Oraingo astean ere, internet bidez egin da prentsaurrekoa.

 

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 12rako iragarri ditu hauteskundeak

 

Eusko Jaurlaritzak 2020ko uztailaren 12rako deitu ditu

Eusko Jaurlaritza aukeratzeko hauteskundeak.

 

Eusko Jaurlaritzak egun hori aukeratzeko

kontuan hartu du zer dioten osasunari buruzko txostenek.

 

Txosten horien arabera, udan hobea izango da osasun egoera,

oso txikia izango baita koronabirusak eragindako kutsatze kopurua.

 

Bestalde, hauteskundeak abiarazteko

neurriak hartzen ari dira

herritarrek segurtasunez eman dezaten botoa.

 

Hauteskundeak

 

Hauteskundeak antolatzeko,

honako hauek ditu lankide Eusko Jaurlaritzak:

 

  • Estatistiken Institutu Nazionala (EIN)
  • Udaletxeak

 

Herritarrek segurtasunez eman dezaten botoa,

honako hauek egingo dira:

 

  • bozkatzeko lekuak zabaltzea, 10 mahai baino gehiago badituzte.
  • bozkatzeko lekuak aldatzea, zaharren egoitzetan eta zentroetan badaude.
  • bozkatzeko lekuak prestatzea, herritarrek aukera izan dezaten:
    • era ordenatuan sartzeko eta mugitzeko
    • txandaka bozkatzera joateko
    • pertsonen artean 2 metroko tartea uzteko
  • garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzuak indartzea.

 

Ekainaren 13tik 17ra,

udalek zozketa egingo dute, hauteskunde-egunean

bozketa-mahaietan egon behar duten

pertsonak aukeratzeko.

 

Pertsona horiei, honako hauek emango zaizkie:

  • hauteskunde-egunean bete behar dituzten
    segurtasun eta osasun neurriei buruzko informazioa.

 

Bestalde, kanpaina bat egingo da informazioa emateko

hauteskunde-egunean izango diren

segurtasun eta osasun neurriei buruz.

 

Internet bidez botoa emateko izapideak

 

Eusko Jaurlaritzak erraztu egingo ditu

hauteskundeetarako internet bidez egin daitezkeen tramite guztiak.

 

Horrela, joan-etorriak egiteko zailtasunak dituztenek

internet bidez eman ahal izango dute botoa.

 

Horretarako, hauteskundeei buruzko atal berezi bat dago

euskadi.eus webgunean.

 

Hortxe dago hauteskundeetarako epeei

eta izapideei buruzko informazioa.

 

Gainera, alderdi politikoek aukera dute:

 

  • izapide bakoitzerako behar den dokumentazioa deskargatzeko.
  • aukeratuak izan daitezen, hauteskundeera aurkezten diren
    hautagaiak aurkezteko.
  • hauteskundeen egunean ahaldun gisa
    lan egingo duten pertsonak izendatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa sustatuko du

 

Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat egingo du,

posta bidezko botoa sustatzeko.

 

Bestalde, posa bidezko botoa eskatzeko epea luzatzeko eskatu du.

 

Botoa posta bidez eman nahi dutenek,

maiatzaren 19tik uztailaren 2ra arte eska dezakete.

 

Horretarako, botoa posta bidez emateko eskabidea deskargatu ahal izango dute

Estatistiken Institutu Nazionalaren webgunetik.

 

Bestalde, egun horietan ezin dutenek

posta bidezko botoa eskatu:

 

  • konfinatuta edo berrogeialdian daudelako

 

aukera izango dute posta bidezko botoa eskatzeko ahaldun baten bidez.

 

Ahaldunak egingo du eskaria haren izenean.

 

Une oro, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango die herritarrei,

uztailaren 12ko hauteskundeetan modu seguruan

bozkatu ahal izango dutela bermatzeko.

 

Herritarrek informazioa jasotzeko bideak:

 

  • hauteskundeen webgunea
  • Twitter
  • egunkariak, telebista eta irratia
  • informazio kanpainak
  • eus webgunea

 

Maskarak egiteko laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango ditu

euskal herritarrek behar dituzten maskarak

fabrikatu ahal izan ditzaten Euskadiko enpresek.

 

Eusko Jaurlaritzak 580.000 euro baino gehiago emango ditu

maskarak egiteko makinak erosteko.

 

Horrela, Nueva SIBOL eta Bexen enpresek

gaur egiten dituztenak baino askoz maskara gehiago egingo dituzte.

 

Hurrengo sei hilabeteetan

 

  • babes handiko 10 milioi maskara egingo dituzte: profesionalentzat
  • 120 milioi maskara kirurgiko egingo dituzte: herritarrentzat

 

Eusko Jaurlaritzak deseskaladaren 2. FASEra igarotzea eskatu du

 

Astelehenean, maiatzaren 18an, Eusko Jaurlaritzak

eskatu zuen Euskadik aukera izan dezala

deseskaladaren 2. fasera igarotzeko maiatzaren 25ean.

 

Horretarako, proposamen bat eta behar den informazio guztia

bidali dio Eusko Jaurlaritzak

Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioari.

 

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, ona da koronabirusaren

eta osasun-laguntzaren egoera Euskadin.

 

Gainera, neurriak hartzen jarraitzen da

koronabirusa zaintzeko eta kontrolatzeko.

 

Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuaren erantzunaren

eta 2. faseko baldintzen zain dago.

 

Ezohiko laguntzak Turismoarentzat eta Merkataritzarentzat

 

Eusko Jaurlaritzak ezohiko 2 diru-laguntza onartu ditu,

15 milioi eurokoak:

 

  • 7 milioi eta erdi euro turismoarentzat
  • 7 milioi eta erdi euro merkataritzarentzat

 

Ohiz kanpoko laguntzak ez dira

normalean ematen diren laguntzak.

 

Horien bitartez, turismoan eta merkataritzan

lan egiten duten pertsonei

lagundu nahi zaie lanean jarrai dezaten

koronabirusak sortu duen egoeraren ondoren.

 

Gainerako laguntzekin batera eska daitezke laguntza horiek,

eskatzen den diru-kopurua

gastatutakoaren berdina edo txikiagoa bada.

 

Laguntza horiek emateko, baldintzak betetzen dituzten

eskaera guztiak aztertuko dira:

  • aldi berean
  • horiek baloratzeko irizpide berak erabiliz.


Horrela, aukera berdina izango dituzte aurkeztutako proiektu guztiek.

 

Gai zerrenda

Prentsa dosierra

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 6 egun

    Bien facilitar información preventiva multilenguaje, no se pueden producir accidentes por no llegar la información, sobre todo en estado de alarma