(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluko berriak

2020.eko maiatzak 12

Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua

eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

Ekonomiako Sailburu Arantza Tapiak

eta Osasun sailburu Nekane Murgak

zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.

 

Beste behin ere, prentsaurrekoa Internet bidez izan da.

 

Hezkuntzari eta berriz klasera itzultzeari buruz

 

Eusko Jaurlaritzak askatasuna eman die ikastetxeei

haiek erabakitzeko maiatzaren 18an ireki eta berriz klaseak ematen hasi nahi duten ala

ez

 

Hezkuntza Sailak betitik esan du

zentroak autonomo direla honelako erabakiak hartzeko:

ireki bai ala ez, eta nola.

 

Berriz ikasgelara bueltatzeko proposamena hezkuntza-komunitate guztiari bidali zaio.

 

Hori bai, proposamena kurtso batzuetarako besterik ez da, heziketa-prozesuko

une garrantzitsuan dauden ikasleentzat.

 

Hauteskundeei buruz

 

Aste honetan biltzekoa da Lehendakaria

Eusko Jaurlaritzako alderdi politikoekin.

 

Hauteskundeak uztailean egin ote daitezkeen aztertuko dute.

 

Gaur egun COVID-19 dela eta gurean osasun-arloan daukagun

egoerari buruzko informazioa emango die, eta gerora agian zer pasako den azalduko.


Horrez gain, hauteskundeen egunean

jendeak arriskurik gabe botatzeko zer neurri hartu beharko diren ere adieraziko die.

 

Lehendakariak ez dauka oraindik erabakita

hauteskundeak noizko deituko dituen.

 

Aztertu beharko da noiz izango den osasun-egoera hobea,

uztailean edo urrian, eta horren arabera erabaki.

 

Euskadiko administrazioan arreta aurrez aurreko emateari buruz

 

Gobernu Kontseiluak dagoeneko onartua dauka

Administrazioak jendeari bere zerbitzuak, apurka,

aurrez aurre emateko 

plana.

 

Administrazioarekiko gestioak bertan behera lagata daude oraindik ere,

eta horrek esan nahi COVID-19 hasi zenetik

hona, izapideen epeak geldirik daudela.

 

Baina beharrezkoa dugu

herritarrei berriro ere aurrez aurre kasu egiten hastea,

hainbat gauza eskatzeko modua izan dezaten:

 

  • Ikasteko bekak
  • Etxebizitza ordaintzeko laguntzak

 

Internet bidez ere eska daitezke.

 

Baina denek ezin dute;

agian, ez dakitelako nola, ez dutelako bitartekorik edo

nahiago dutelako bertara joan eta aurrez aurre eskatu.

 

Honako zerbitzu hauek 21ean irekiko dute, honela:

 

Herritarren arretarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da ZUZENEAN.

 

Bilbo, Donostia eta Gasteizen ditu bulegoak.

 

Maiatzaren 21ean, ostegunez, irekiko dira berriz bulego horiek.

 

Pixkanaka, aurrez aurreko beste zerbitzu batzuk ere irekiko dira.

 

Jendeari kasu egiteko era, ordea, ez da izango COVID-19aren aurretik zenaren berdina.

 

Aldaketa nagusiak hauek izango dira:

 

  • Aldez aurretik ordua jarri beharko da.
  • Hurrengo astelehenetik, maiatzaren 18tik, aurrera, edozein gestio egiteko, ordua eta eguna jarri beharko da Internet bidez:euskadi.eus
    Mugikorraren, tablet-aren edo ordenagailuaren bitartez jar daiteke.
    Horrez gain, bulegoetan makinak jarriko dituzte ordua eskatzeko.
    Kalkulatuta daukate bakoitzari 15-20 minutu inguru emango zaizkiola tramite bakoitzeko.
  • Aurrez aurreko arreta tramiteak burutzeko eta agiriak erregistratzeko besterik ez da izango.
  • Kontsultak egiteko edo informazioa jasotzeko:
    • -012 telefono zenbakia
      -Telegram, berehalako mezularitza
      -Webeko kontakturako postontziaeuskadi.eus

 

Eusko Jaurlaritzak herritarren arretarako daukan lan-taldeak

ia 3.000 kontsultari erantzuten die egunero, bide horietatik.

 

  • Babes-neurriak
    Bulego guztietan manparak jartzen ari dira, bai eta
    jendearen artean distantzia handiagoa egoteko espazioak,
    eta seinaleak lurrean, sartzeko kontrolak
    edo gel desinfektatzaileko botilak.

 

Herritarrekin internet bidez harremana izateari buruz

 

Arreta emateko bulegoetan

aldi berean jende asko pila ez dadin,

Eusko Jaurlaritzaren sail guztiak

lanean ari dira

ahalik eta izapide gehien internet bidez egiteko.

 

Gainera, epeak ere luzatu egingo dira, jendeak izapideak aurrez aurre egiteko aukera izan dezan.

 

Izapideren bat burutzera Zuzenean bulego batera joanez gero,

identifikazio digitala emango digute doan,

izapidea internet bidez aurreratzen jarraitzeko edo kontsultatzeko.

 

Identifikazio hori sinadura digitala da, Izenpek emandakoa.

Internet bitartez administrazioarekin tramiteak seguru izapidetzeko.

 

Bako dauka izena, eta KZ Guneetan, 

osasun-zentroetan eta udaletxe askotan eskura daiteke.

 

Administrazioko deseskaladari buruz

 

Maiatzaren 11n, astelehenean, atzera ere lantokietara

itzuli dira euskal administrazioko langileen % 60,

erdia baino gehixeago, alegia.

 

Aurreneko eguna lasaia izan zen, gorabeherarik gabea.

Jendea ez zen pilatu eta segurtasun-tartea errespetatu zuten.

Maiatzaren 21ean zabalduko dituzte jendeari arreta emateko bulegoak.

 

Deseskalatzeko plana osasun-arloko gomendioak betetzeko

moduan burutuko da, pixkanaka, laguntzak emanez honako hauei:

 

  • Langileei, lana eta familia kontziliatzeko aukera izan dezaten.
  • Premia handiena duten taldeei: autonomoei, enpresa oso txikietako nagusiei...

 

Ardo, sagardo eta garagardoaren arloko sektoreetarako laguntzei buruz

 

Gobernu Kontseiluak 50 milioi euroko laguntza ematea adostu du

bertako ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten duten enpresentzat.

 

Tapia sailburuak datu batzuk eman ditu

azaltzeko COVID-19ak nola eragin dien Arabako Errioxako bodegei.

 

Koronabirusari buruzko datuak

 

Euskadin koronabirusa dela-eta

daukagun egoerari buruzko azken datuak eman ditu Murga sailburuak

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 13

    A mi me parece todo esto una pelicula .Para salir a la calle hay problemas. No pueden estar mas de 10 personas . En una terraza si .En una plaza no . Y en una escuela si . Cuando faltan 20 dias .
    Yo creo que hay hay intereses. No es normal

  • 2020.eko maiatzak 12

    Cada colegio tiene que asumir la responsabilidad de abrir su centro o no?
    Quizás no hubiera sido mejor, establecer un canal de comunicación y coordinación conjunto, para que los padres no recibamos informaciones contradictorias?
    Mesedez, adostu eta gero erabakitakoa esan...
    Proposamenaren hitza gaurkoa da, kritikak jaso ondoren...
    Gure seme alabei adostokiak erakusten diegu...
    Ardura hartu, eta pauso atzera eman behar denean, erruak asumitu, bizitzan barkamena ere eskatu behar da...
    Orduan zer egin behar dute gure gazteak?

  • 2020.eko maiatzak 12

    Nire ustez, irakasle guztiok eskolara bueltatzeko irrikan gaude, eta ikasleak ere.Gure kexa "osasun arloari dagokio", eskolak ez dute desinfektatu, komunen kopurua ikaslekiko ez da oso altua eta egunean behin bakarrik garbitzen dira (klaseak bukatzen denean).Osasun baldintzak betetzen badira (dendetan eta tabernetan bezala) inork ez du ezer esango.