
Kontsumoari buruzko prestakuntza eskola-umeentzat, Kontsumobideko web orrian
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
Espazio berria dauka Kontumobideko web-orriak,
eskola-umeentzako prestakuntza-material eta guzti.
Euskaraz zein gaztelaniaz dago materiala.
Kontsumobidek Bilbo,
Gasteiz eta Donostiako zentroetan aurrez aurrez
ematen dituen tailer eta
kurtsoetako material berberak dira.
Jakina, zentro horiek itxita daude orain, Covid-19 dela-eta,
horregatik internet bidez egin daitezke
edonork eskura izateko, batez ere:
- Eskola-umeek
- Ikastetxeak
- Hezkuntzaren arloko profesionalak
Kontsumoari buruzko kontuak
lantzeko dira materialak, eta
kontsumitzaile garela dagozkigun eskubideak zertan diren jakiteko.
Gaika banatuta datoz materialak web orrian,
atal desberdinetan:
- IKT, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
- Publizitatea
- Etiketatzea
- Jan-edanak
- Kontsumoko oinarrizko eskubideak
- Finantza-arloko gaiak (ekonomiarekin lotuta dago)
- Lanbide Heziketa
- Erosketak
- Elikagaien arloko segurtasuna
Azkeneko biak
hezkuntzako premia bereziak dituztenentzat egokituta dauzkagu.
Ataletako irudietan klik eginda
bideo, joko, test eta abar izango ditugu eskura.
Hona web orriaren helbidea: www.kontsumobide.eus
Hori da espazio berrira sartzeko bidea.
Helbide honetatik ere badago sartzerik:
http://www.kontsumobide.euskadi.eus/retos-consumo/
-
2020-05-12
Bien, y educar en eso de exigir ticket parece la tendencia en algunos casos fuera a no expedirlo si no se pide el ticket, y comprobar el contenido del mismo no se declare menos de lo indicado ventas ocultas, a ver si sacan el ticket digital conectado a la Hacienda pública al instante tiempo real.