(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Nazien kontzentrazio-esparruetan egon ziren euskaldunei buruzko azterlan bat egin du Gogora Institutuak

2020.eko maiatzak 04

“Gogora” Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua da.

 

Gogora Institutuak azterlan bat egin du jakiteko  zenbat euskal herritar deportatu ziren nazien

1940tik 1945era bitartean.

 

Urte horietan izan zen Hirugarren Reicha.

 

Gogora Institutuak gaur, maiatzaren 5ean, aurkeztu du azterlan hau, Mauthausen

kontzentrazio-esparrua askatu zen eguna gogoratzen delako.

 

Gogora Institutuaren txostenak datu hauek ematen ditu euskal herritarrei buruz:

 

  • Kontzentrazio-eremuetara deportatutakoak: 235
  • Esparruetatik bizirik atera zirenak: 124
  • Esparruetan hil zirenak: 113
  • Zer gertatu zitzaien ez dakigun pertsonak: 15
  • Matahausen izan zen euskal herritar gehien izan zituen kontzentrazio-esparrua bai eta
    gehien hil zirena ere.
  • Ravensbrück-eko esparruan 10 emakume izan ziren:
    4 bertan hil ziren, 2 bizirik irten ziren eta 2 desagertutzat eman dira.
  • Bizirik iraun zuten pertsona asko esparruak askatu eta handik oso gutxira hil ziren, edo
    hurrengo urteetan, esperientzia horren sekuelengatik.

Gogora Institutuak azterlan hau egin du jakiteko zer gertatu zen pertsona horiekin.

 

Horren bidez, biktimen erreparazio morala lortzen da, ez dezagun hori ahaztu eta euskal

 gizartearen memoria kolektiboaren parte izan daitezen.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko bi historialarik egin dute azterlana:

Etxahun Galparsoro eta Josu Chueca.

 

Txosten osoa

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau